Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibar, Lanbide-Heziketaren hiriburu

Eibar, Lanbide-Heziketaren hiriburu

2017/02/15
  • Azoka
  • Eibar
  • Lanbide Heziketa
Euskadiko LH-ko gune nagusi bihurtuko da ostegunean, otsailak 17, Ikasempresa Azokaren VI.edizioaren eskutik. Guztira EAE-ko 73 heziketa zentroetako 1.500 bat ikasle bilduko ditu ekimenak

Eibarko Untzaga Plazak ostegunean, otsailaren 16an, goizeko 10:30ean hasi eta eguerdiko 13:30 arte Ikasenpresa Azokaren seigarren edizioa hartuko du. Kultura ekintzailea sustatzea helburu duen programa baten baitan sartzen da azoka, Tknikaren lidertzapean (Euskadiko LH aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa).

Bertaratzen direnek aukera izango dute LH-ko euskal zentroetako 1500 ikasle inguruk sortutako 204 ikasenpresek eskaintzen dituzten produktu zein zerbitzuak ezagutzeko, eta kasu batzuetan, erosteko para ere edukiko dute.

Hortaz, Eibar beste behin industriaren eta lanbide heziketaren epizentro bihurtuko da, Debabarreneko herri honen aztarna industriala berriz ere balioan jarriz. Ondare industrialaren harira, azokako antolakuntzak ekimena Eibarren egitearen egokitasuna, "herriak Euskadiko mapan duen zentralitatea tarteko".