Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibar futbol taldearen zelaia bertatik ezagutzeko bisita gidatuak

Eibar futbol taldearen zelaia bertatik ezagutzeko bisita gidatuak

2017/09/14
Goza ezazu Ipurua zelaia eta bertako txokoak ezagutzeko paradaz. Atera argazki bat futbol zelaian eta sentitu Eibarko koloreak! Bisita gidatuak, ordu betekoak, ingelesez, gazteleraz eta euskaraz eskaintzen dira, 9 eurotan.

Ezagutu S.D Eibarko Europako Lehen Mailako ligako futbol zelairik txikiena: historiaz eta sentipenez betetako 7.083 eserleku, ingeles estiloko Ligako azken zelaian, non emozioak jolasgunetik ezin hurbilago bizi diren.
Gutxi gorabehera ordubeteko ibilbide gidatua egingo da, museoa, buruzagien palkoa eta prentsa aretoa bisitatzeko.

Gainera, taldeak bazkaltzeko erabiltzen duen txoko gastronomikoa bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Eta, nola ez, baita aldageletan ere. Aulkietan eseri ahal izango zara, eta zelaian argazkiren bat ateratzeko aukera izango duzu. ¡Esperientzia ahaztezina, inondik ere, zure eskura!

Erreserbatu zure bisita gidatua hemen!

Eibar futbol taldearen zelaia bertatik ezagutzeko bisita gidatuak

SD Eibarko jolakarien eserlekuak. / ARGAZKIA: S.D Eibar