Dolmenen Ibilbidea aurkeztu da

2013/03/27
Dolmenen Ibilbidea aurkeztu da
Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatuz eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Balio natural eta kultural handia duen ibilbidea da. Bertan, gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa.

Karakate-Agirreburu ingurunea eta bere ondare natural eta kulturala balioan jartzeko helburuarekin, ibilbide tematiko berri honen egokitzapen eta interpretazio lanetan aritu dira Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalak, Debegesaren gidaritzapean, Aranzadi Zientzia Elkartea, Debemen eta Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera. Halaber, proiektua aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ezinbestekoa izan da.

Proiektu hau aurrera eramateko arrazoien artean dago, ibilbide honek eta orokorrean inguruneak daukan potentzial turistikoa. Dolmenen Ibilbideak turismoarekin lotutako aukerak zabaltzen ditu, bai ingurunean bertan baita landa eremuari dagokionez ere.

Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka eta Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotuz.

Ibilbideak edertasun eta balio handiko kultur eta historia ondarea dauka. Dolmenen Ibilbidean, Aita Barandiaranek hala izendatu zuen, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan sartzen gara. Bertan gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, hain zuzen. Dolmen hauek Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Ikuspegi ederrek gainera, are interesgarriagoa egiten dute ibilbidea.

Ibilbidea Elgoibar, Soraluze eta Bergarako hiriguneekin dago konektatuta eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren irizpideak jarraituz seinalizatu eta balizatu da. Halaber, folleto edo liburuxkak argitaratu dira. Liburuxka hauetan ibilbidearen berri jaso daiteke, interesguneen gaineko informazioa dago eta baita mapa bat ere. Liburuxkak 3 udaletxeetan eta Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoetan eskuratu dezake nahi duenak.

Bisita gidatuak eta tailerrak