Hemen zaude: Hasiera Albisteak Doako bisita gidatuak, tailerrak eta Ion Fiz moda diseinatzaileari buruzko erakusteka Eibarko Armagintza Museoan

Doako bisita gidatuak, tailerrak eta Ion Fiz moda diseinatzaileari buruzko erakusteka Eibarko Armagintza Museoan

2017/11/23
Abendua ekitaldiz josita dator Eibarko Armagintza Museoan. urtea behar bezala amaitzeko, pertsona orori zuzendutako ekintzak antolatu dira. Ez diezazutela kontatu, zatoz! Ez zara damutuko!

Igandea, abenduak 3: museoko biltegietara bisita gidatuak

Armagintzaren Museoak abenduaren 3an, Santa Barbara armaginen zaindariaren  egunaren besperan izanik, ate irekien eguna izango du, nahi duten guztiek museoa doan bisitatu dezaten.

Horretaz gain, bisita gidatu bereziak egingo dira, 'museoaren arima' eta bertako fondoak ezagutzeko.

Arma biltegiara bisita gidatuak:10:00, 11:00 eta 12:00etan
Hizkuntza: gaztelania.
Plaza kopurua: 10 lagun talde bakoitzeko.
IZEN-EMATEA: 943 708446
museoa@eibar.eus
EGUNA: Abenduak 3
ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:00etara
LEKUA: Armagintzaren Museoa
SARRERA: Doan

Abenduak 7 eta 29 bitartean:  'Ion Fiz diseinatzailearen XV. urteurrena goi-mailako joskintzan' erakusketa

Ion Fizek, nazioarteko moda diseinatzaileak, goi-mailako joskintzan bere XV. urteurrena ospatuko du bere jaioterrian, Eibarren.

Ion Fizen erakusketa Armagintzaren Museoan izango da abenduaren 7tik 29ra. Hala, 15 egunetan, diseinatzailearen lan garrantzitsuenak ikusgai izango dira bertan; eta horrekin batera, ume, emakumezko zein gizonezkoentzako jantziak egongo dira pop-up berezi batean.

Larunbata, abenduak 9: doako bisita gidatua erakusketa iraunkorra ezagutzeko.

EGUNA: abenduak 9     
ORDUTEGIA : 17:00 euskaraz eta 18:30 erderaz
KOPURUA: 20 lagun
Izen-ematea  943 708446 / museoa@eibar.eus

Larunbata, abenduak 16: gabonetako apaingarriak egiteko tailerra

Material birziklatua izango da oinarria. Eibarko hainbat tailerretan erabilitako materialekin (malguki, torloju, zirrindola, alanbrea, soka, kartoia, etab. luze bat) Gabonetako apaingarri dezberdin bezain politak sortuko ditugu.

Nori zuzendua: publiko guztientzat
Noiz eta non: larunbata, abenduak 16, Armagintza Museoan.
Ordutegia: 17:00etan / Iraupena: 1 ordu t'erdi
Plaza kopurua: 20
Izen-ematea: 943 708446 museoa@eibar.eus 
Prezioa: sarrera dohainik.

 

Doako bisita gidatuak, tailerrak eta Ion Fiz moda diseinatzaileari buruzko erakusteka Eibarko Armagintza Museoan

Armagintza Museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu abenduan, baita beste hainbat ekintza ere, hala nola, gabonetako apaingarriak egiteko tailer bat, besteak beste. / Argazkia: Armagintza Museoa