Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debebarreneko gaztandegietara bisita gidatuak urrian zehar

Debebarreneko gaztandegietara bisita gidatuak urrian zehar

2017/10/04

Debemenek antolatuta, Debabarreneko gaztandegietara doako bisita gidatuak egingo dituzte urrian, abeltzainen bizimodua eta gaztak egiteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Elgoibarko Mausitxa gaztandegira egingo dute aurrenekoa, igande honetan, urriak 8.

Doako bisitak izango dira Mallabian, Itziarren, Eibarren, Mutrikun eta Elgoibarren dauden gaztandegietara. Bisita bakoitzak ordubeteko iraupena izango du eta gazta dastatzeko aukera izango dute partaideek. Interesatuek Debemenen bulegoan eman behar dute izena (Telefono zenbakia: 943 744 067).

Hona hemen bisita guztiak:

  • Mausitxa baserria (Elgoibar) urriak 8, 11:00etan
  • Mallegoi baserria (Mallabia) urriak 14, zapatua, 16:30ean
  • Doniene baserria (Itziar-Deba) Urriak 15, domeka, 11:00etan
  • Sosola baserria (Eibar) Urriak 28, zapatua, 16:30ean
  • Goienetxe baserria (Mutriku) Urriak 29, 11:00etan

 

Debabarreneko II. Gazta astea, urriaren 19tik 22ra, Eibarren

Debemen elkarteak eta Eibarko Udalak Debabarreneko II. Gazta astea antolatu dute eskualdeko gaztagileekin batera, urriaren 19tik 22ra bitartean. Ekimen honen baitan egingo dira arestian aipatutako Debabarreneko gaztandegietara bisita gidatuak.

Debabarreneko Gazta Astearen egitaraua honakoa izango da:

Urriak 19, osteguna:

  • Pintxo potea Eibarko tabernetan, eskualdeko zazpi gaztekin: Egixa ardi gazta (Itziar) Sosola ardi gazta (Eibar) Mausitxa ardi gazta (Elgoibar) Goienetxe ardi gazta (Mutriku) Onandi ardi gazta (Mallabia) Egotza ahuntz gazta (Soraluze) Mallegoi behi gazta (Mallabia)

Urriak 20, ostirala:

  • Debabarrenako II. gazta astearen aurkezpena, Malen Sarasua gazta ikertzaileak zuzendutako ekitaldia eskualdeko zazpi gaztagileen parte hartzearekin Ardi gazta: EGIXA, Haritz Sudupe (Itziar); GOIENETXE, Beñat Egaña (Mutriku); MAUSITXA, Iñaki Ansola (Elgoibar); SOSOLA, Enrike Gisasola (Eibar); ONANDI, Eñaut Gallastegi (Mallabia). Ahuntz gazta: EGOTZA, Nagore Martín (Soraluze). Behi gazta: MALLEGOI, Ruben Markina (Mallabia). Tokia: Eibarko udaletxeko patioan. Ordua: 19:00etan. Ekitaldian eskualdeko zazpi gaztak dastatzeko aukera izango da eskualdeko txakoli eta ogiarekin batera. Dastaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago.

Urriak 22, igandea

  • 10:00-14:00 Gazta azoka Erakustaldiak. Gazta egiteko prozesua erakutsiko dute eskualdeko artzainek, Eibarko Untzaga plazan. Hasi esne gordinetik gazta egiteraino. Latxa ardiaren artilea eraldatzeko prozesua Irute eta ehuntzea Artile tindaketa Taberna
  • 11:30-12:30 Umeentzako Tailerrak (gehienez 10 ume tailerreko) Gazta egin, irute eta ehuntzea eta artile tindaketa.
Debebarreneko gaztandegietara bisita gidatuak urrian zehar

Urrian egingo diren bisita gidatuak jasotzen dituen kartela. / ARGAZKIA: Debemen