Hemen zaude: Hasiera Albisteak Deban ere shopping plan ederra astebururako

Deban ere shopping plan ederra astebururako

2017/03/03
  • erosketak
  • turismoa
  • shopping
  • Deba
Debabarrena eskualdea erosketetan murgilduko da datozen jai-egunetan. Izan ere, Ermuako Aukeren Azokaz gain, Debak Debalai merkatari elkarteak antolatutako Outlet kanpaina hartuko du, non herriko 14 establezimenduk hartuko duten parte.

Nork ez du gustuko erosketak egitea? Are gehiago deskontu paregabeak eta eskaintza zabala parez pare dituzunean. Asteburu honetan Debabarreneko eskualdea shopping helmuga bikaina izan daiteke pagotxak lortzea maite dutenentzat.

Debaren kasuan, Debalai herriko Merkataritza eta Ostalaritza elkarteak, outlet kanpaina bat antolatu du gaur ostirala eta bihar larunbata, martxoak 4, bitartean. 14 establezimenduk hartuko dute parte guztira sekulako deskontuak bezeroei eskainiz. Kanpaina honetan parte hartuko duten denda guztiek alfonbra arroxa bat ipiniko dute saltoki sarreran.

Halaber, Ermuak ere shopping plan paregabea eskainiko du, igandera arte abian egongo den Aukeren Azokaren eskutik. Hemen ere mauka galantak izango dira eskuragarri.

Ba al da plan hobeagorik aurreikusita dagoen eguraldi euritsuari aurre egiteko? Zatoz erosketak egitera Debabarrenera!