Hemen zaude: Hasiera Albisteak Deban bihar egingo diren emakumezko bi txirrindularitza probek herria eta eskualdea ezagutzeko parada eskainiko dute

Deban bihar egingo diren emakumezko bi txirrindularitza probek herria eta eskualdea ezagutzeko parada eskainiko dute

2017/03/24
  • debabarrena
  • deba
  • turismoa
  • emakumezko
  • kirola
  • txirrindularitza
Debabarreneko herriak bihar larunbata martxoak 25 emakumezko txirrindulari txapelketa bat hartuko du. Amaika Bat taldeak antolatu du kirol hitzordua; lehenengo edizioa da eta berezitasun nagusi bat izango du: bi ibilbide izango dira ikusgai, bat kadete mailakoei zuzendua, 40 kilometrotakoa, eta bestea junior eta elite kategorientzat (75km). Bi bideak Deba eta eskualdeko toki enblematikoenetatik igaroko dira.

Emakumezko txirrindularitza izango da protagonista bihar martxoak 25 Debako udalerrian. Lehenengo aldiz, bi ibilbidez osatutako emakumezko proba egingo da bertan, kategorietan sakabanatuta. Batetik, kadeteen lasterketa eta bestetik, junio eta elite kategorietakoei zuzendutakoa. Izen-ematea irekia da eta bi probak hasi aurretik izena emateko aukera egongo da.

Kadete mailan parte hartuko dutenek 40 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Irteera Deban izango da eguerdiko 13:30ean, eta helmuga puntu bera izango da, 14:30 inguru. Lasterketa eskualdeko hainbat puntutatik igaroko da, hala nola, Mendaro, Altzola, Elgoibar, Maltzaga, Soraluze, Maltzagara buelta, Elgoibar, Altzola, Mendaro eta azkenik, Debara buelta. Bide hori ez da menditsua eta guztiz laua da.

Junio eta elite mailetako lasterketak 75 kilometro izango ditu. Irteera 15:30ean izango da Deban, eta helmugara iritsiera 17:30 ingururako aurreikusten da. Debatik Soraluzerantz joko dute lasterkariek, ondoren Osintxu gurutzatu eta Bergarara iristeko. Hortik bira eman eta Debako zubi berriko biribilgunera iritsita, Mutrikurantz abiatuko dira, Calvarioko Gaina igo eta Sasiolara jaitsiko dira, helmugara dihoan azken tramo lauari aurre egin aurretik. Ibilbide honek ere turistikoki hainbat interes-gune ditu, hala nola, Debako alde zaharra, bertako Santa Maria Eliza, gotiko estilikoa; edota eskualdeko mendi gorenak zein Mutriku bezalako herri xarmangarriak, hau ere Debabarreneko kostan kokatua.

Deban bihar egingo diren emakumezko bi txirrindularitza probek herria eta eskualdea ezagutzeko parada eskainiko dute

Deban egindako txirrindularitza proba bat. / Argazkia: Ander Salegi (DV)