Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debako Pasealeku Estalia margolan erraldoiez jantzi dute Haitz-Haundiko kideek

Debako Pasealeku Estalia margolan erraldoiez jantzi dute Haitz-Haundiko kideek

2017/04/25
  • Haitz Haundi
  • Frida Kahlo
  • Maialen Lujanbio
  • Deba
  • Mikel Laboa
  • Artea
  • Xabier Lete
  • Pintura
Aurrerantzean zonalde horretatik igarotzen den bizilagun eta bisitari orok kulturaren arpegi ezagunen erretratu erraldoiekin egingo du topo: Frida Kahlo, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Maialen Lujanbio. Haitz Haundiko kideek egin dituzte margolan horiek, pintura elkartearen 25. urtemuga ospatzeko.

Debako Pasealeku Estalia arropa ederrez jantzi dute Haitz Haundi pintura elkarteko kideek. Aurrerantzean, bertatik igarotzen diren bizilagun eta turistek kultur esparruko arpegi ezagunen lau margolan erraldoiez (bakoitzak 2 metroko oinarria eta 2,5 metroko altuera du) gozatzeko aukera izango dute.

Erretratu horiek kultura eta arte munduko pertsonai ezagunen arpegiak islatzen dituzte: Frida Khalo artista mexikarra; Mikel Laboa musikari eta abeslaria; Xabier Lete idazlea, eta Maialen Lujanbio bertsolaria.

Obra horiek guztiak Haitz-Haundi pintura elkarteko kideen artean egin dira, taldearen 25. urteurrenaren ospakizunen baitan.

Elkarteko Isidor Lamarianok aditzera eman duezenez, erretratu horiek gutxienez urte betez jantziko dituzte Debako Pasealeku Estaliko hormak; "Eremu zabala da eta lau pintura hauez gain, beste zenbait gehitzen joango gara, pasealekua arte galeria batean bihurtu arte". "Margolan bilduma hau Haitz-Hundik bere 25.urteurrenean Debako herriari egiten dion oparia da", gaineratu du.

Debako Pasealeku Estalia margolan erraldoiez jantzi dute Haitz-Haundiko kideek

Kultur arloko lau aurpegi ezagunen erratratuek Debako Pasealeku Estalia dotoretu dute / Argazkia: Ander Salegi (DV)