Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debako baliabide turistikoak biltzen dituen gida berria kalean da

Debako baliabide turistikoak biltzen dituen gida berria kalean da

2017/02/06
Herriak dituen baliabide turistiko nagusiak jasotzen ditu Udalak argitaratu berri duen foiletoak

Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu berri du. Eskuliburu honek, Deba bere osotasunean ezagutzeko aukera eskaintzen di bai bertako zein bisitariei. Izan ere, herriko baliabide guztiak jasotzen ditu; zerbitzuen agenda osoa ez ezik, jatetxe, ostatu, merkatari, profesional, industria eta baliabide turistiko guztien inguruko informazioa ere aurki dezakegu bertan.

Bisitatu eta ezagutu Deba

Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean, bere balio geologiko, natural eta kulturalei esker ezinbesteko bisita leku bihurtu da Deba. Gainera, aisialdi jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen du gure herriak: itsasoz nahiz oinez egiteko bisita gidatuen programa zabala, herrigunea eta Santa Maria eliza, turismo bulegoko Geoparkeko txokoa eta Lasturko karstaren interpretazio gunea, surfa eta beste hainbat ur-jarduera, paintballa, kapeak, ibilketa nordikoa edota mendi-ibilbideak, besteak beste. Hemengo festa aukera ez da atzean geratzen, alaitasuna eta dibertsioa baitira debarron izaeraren ezaugarri eta mahaiak eskaintzen dituen plazerren bila bazabiltz, ez galdu Debako esperientzia gastronomikoak.

Deban zer bisitatu, zer egin edota herriko baliabideak kontsultatu nahi izanez gero, zatoz turismo bulegora eta eskuratu zeure alea! Euskarri informatikoan nahiago baduzu, aldiz, egin klik hemen.

Debako baliabide turistikoak biltzen dituen gida berria kalean da

Gidako azalaren argazkia, Juan Antonio Palacios-ek aterata