Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko VI. Aste Ekologikoak baserritarren produktuak jarriko ditu balioan urriaren 1etik aurrera

Debabarreneko VI. Aste Ekologikoak baserritarren produktuak jarriko ditu balioan urriaren 1etik aurrera

2017/09/26

Urriaren 1a, igandea

Hasiera emango zaio Debabarreneko VI. aste ekologikoari, Eibarko VI. azoka ekologikoarekin.

Eibarko udala, Debemen eta Biolur elkarteak antolatutako azoka honetan, gure baserrietako produktu desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik14:00rak arte, Eibarko Untzaga plazan.

Leku desberdinetako ekoizleak egongo dira azokan eta modu berean produktu anitz topatu daitezke postuetan.

Azokako partehartzaileak:

Ekoizlea

Herria

Produktua

Goiabe

Aia

Ogia, gozogintza, pintxoak

Mireia Segura

Zumaia

Umeentzako arropa ekologikoa

Placido Tainta

Falces

Baratxuriak

Aitor Bastarrika

Zarauz

Arropa

Pikunieta

Antzuola

Gazta

Sosola

Eibar

Ogia, gazta

Txillarre

Elgoibar

Barazkiak

Jose Lizarralde

Zumarraga

Intxaurrak

Aikur

Urretxu

Eztia

Bodegas Mendiko

Aibar

Ardoa

Ekoalboraz

Elgoibar, Mutriku

Barazkiak

Mariaje Revuelta

Aretxabaleta

Barazkiak

Doniene

Itziar

Barazkiak

Aldaba

Tolosa

Ogia, gazta

Itxoste

Soraluze

Mermeladak, kombucha

Lonbide

Aretxabaleta

Barazkiak

Joseba Baez

Idiazabal

Gazta

Txaramela

Muskiz

Pasta

Luz

Peralta

Olioa

Aza ta Porrua

Eibar

Informazioa

Biolur

Gipuzkoa

Informazioa

Azokan egongo diren produktu guztiek bi ezaugarri berezi dauzkate: modu ekologikoan zainduak eta era artisau batetan elaboratu egin direla. Honek zer esan nahi du? Modu laburrean azalduta, natura, animali eta gizakien osasun eta etorkizuna errespetatzen eta kaltetu gabe ekoiztuta izan direla.

Abantailak asko dira, ekoizpen ekologikoek gure osasunaz gain gure ingurunea zaintzen dituztelako modu iraunkor eta jasangarri batetan.

Azokari esker,  ekoizleek salmenta burutu eta bide batez kontsumitzaileak informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera edukiko du, bertan egongo bait dira produktu horiek ekoizten dituztenak. Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko aukera paregabea izango da.

Honetaz gain, azokan ekintza desberdinak izango dira, ekoizleak ezagutzeko elkarrizketak, azokako produktuekin osatutako otarren zozketa...

Goizean zehar burutuko diren tailerrak honako hauek izango dira

Goizeko 10etatik 14,00etara Ogi tailerra  Eibarko Sosola baserrikoen eskutik

Goizeko 11etan Landaketa tailerra

Goizeko 11etan Askari osasuntsua tailerra

Astean zehar

Azokaz gain, astean zehar  baserri bisitak izango dira

Urriak 4, asteazkena

Doniene  Berri baserrira (Itziar)

Baratzazaintza ekologikoa

18.00etatik 20.30etara

Urriak 5, osteguna

Basailun baserrira  (Mutriku)

Frutazaintza eta baratzezaintza ekologikoa

18.00etatik 20.30etara

Bisitak dohainaik izango dira eta izenematea BIOLUR elkartean izango da, 943 761447

Urriak 7, larunbata

EKOLAPIKO EGUNA

Urkizu plazan (EIBAR)

EKOLAPIKO eguna antolatuko da, bertan tailerrak, antzezlanak eta umeentzako jolasak eskeiniko direlarik, goiz eta arratsaldez.

EKOLAPIKO bertako baserrietan sortutako elikagaiekin, elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Haurren osasuna bermatu nahi da, jatorri ekologikodun elikagaien bitartez. Era berean, bertako nekazaritza ekologikoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure baserrien etorkizuna bermatuz.

Proiektuaren esentzia sentsibilizazioa haurrekin eta gurasoekin lantzean datz

 

Debabarreneko VI. Aste Ekologikoak baserritarren produktuak jarriko ditu balioan urriaren 1etik aurrera

Aste Ekologikoan egiten den azokak makina bat jende biltzen du janari postuen bueltan. / Argazkia: etakitto