Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztu du Donostiako Boulebarrean familiei zuzendutako jardueren bitartez

Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztu du Donostiako Boulebarrean familiei zuzendutako jardueren bitartez

2017/11/17
  • Donostia
  • Debabarrena
  • Turismo
  • Eskualdeen Txokoa
  • Explore San Sebastian Region
  • San Sebastian
Azaroaren 18an Boulebarreko kioskoan taloak Lastur estilora egiteko aukera izan zuten etxeko txikienek. Euskal Kostaldeko Geoparkearen flysch itsaslabar ikusgarrien photocall bat ezarri zen baita, eta hainbat bisita eta produktu zozketatu ziren: SD Eibar futbol taldearen instalazioak ezagutzeko bisita gidatuak eta Mendaroko Txokolateen otar bat, besteak beste.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismoko Departamentuak “Eskualdeen txokoa” programa abiatu zuen2017 hasieran Explore San Sebastian Region turismo bulegoan. Helburua, Gipuzkoako eskualdeetako herri eta baliabide turistikoak ezagutzera ematea da, hiriburuko turismo sektoreari, Donostiarrei eta orokorrean Gipuzkoarrei zein Explore San Sebastian Region turismo bulegora gerturatzen diren turistei. Ekimen hau aurtengo urtarrilean jarri zen martxan eta, hilabetero, Gipuzkoako eskualde batek bere eskaintza turistikoa aurkezten du aipatutako turismo bulegoan. Horiek horrela, azaroa Debabarrena eskualdearen hilabetea da Gipuzkoako hiriburuan. Debabarrenaren presentzia Donostian joan azaroaren 8an hasi zen; hedabideei eta hiriburuko zein lurraldeko sektore turistikoari zuzendutako aurkezpenaren eskutik.

Aurkezpen horietan ‘Bizi Debabarrena’ lelopean azpimarratu zen Debabarreneko eskualdeak jomuga turistiko modura bisitariai esperientziak eskaintzeko saiakera egiten duela. Hala, bisitariari ekintza esperiantzialak eskaintzen dizkion helmuga da Debabarrena “Urte guztian zehar familian bisitatzeko jomuga turistiko interesgarri bihurtzen duten bisitak eta esperientziak sustatzeko lanketa egiten dugu Debabarrenean”, nabarmendu zuen hedabideen aurreko agerraldian Aitziber Cortazarrek, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziko, Debegesako, Turismo Arduradunak.

Taloak, haurrentzako jolasak, Geoparkea eta Eibar futbol taldeko autobusa, jendearen eskura

Azaroaren 18an Donostiako Boulebarreeko kioskoaren parean hainbat jarduera egin ziren, bertara gerturatzen ziren pertsonek ekintza horietan aktiboki parte hartu zezaten.

Arratsaldeko 16:30ean hasi eta pare bat orduz, 18:30 arte, Boulevarrera gerturatu ziren familiek, eta batez, ere, etxeko txikienek taloak Lastur (Deba) erara egiteko aukera izan zuten, baita zaku-saltoan eta beste hainbat jolasetan parte hartzeko ere.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskaintza aurkezteko eta jendeari gerturatzeko xedez, flyscharen itsaslabarren irudi erraldoi bat ipini zen photocall modura kiosko parean, argazkia atera eta berau oroigarri gisa etxera eramateko.

Era berean, SD Eibar lehen mailako futbol taldearen autobusa Boulebardeko kiosko ondoko plazan egon zen, eta gerturatzen direnek argazkiak atera, autobusa barrutik ezagutu eta Ipurua futbol zelairako bisita gidatuak egiteko sarreren zozketan parte hartzeko aukera eduki zuten. Halaber, Eibarren futbol partida bat ikusteko sarrerak zozketatu ziren

Debabarreneko ondare industriala ere present egon zen, Eibarko Armagintza Museoko bizikleta eta josteko makina baten eskutik

Jarduera horiekin batera, eskualdeko informazio turistikoa eman zen kiosko ondoan jarritako stand-ean.

Klikatu hemen ekitaldiko argazkiak ikusi ahal izateko.

Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztu du Donostiako Boulebarrean familiei zuzendutako jardueren bitartez

Boulebarrera gerturatzen diren familiek, eta batez, ere, etxeko txikienek: taloak Lastur erara egiteko aukera izango dute