Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarrena FITUR Nazioarteko Turismo Azokan

Debabarrena FITUR Nazioarteko Turismo Azokan

2015/01/29
  • Fitur
  • Euskal Kostaldea
  • Turismo
Aurten ere, Debabarreneko eskualdea FITUR 2015 azokan da. Atzo hasi eta otsailaren 1era bitarte egingo da turismo azoka garrantzitsua Madrilen.

Urteroko hitzorduarekin jarraituz, aurten ere Debabarreneko eskualdea FITUR azokan da, Euskadiko standaren barruan. Nazioarteko Turismo Azoka atzo hasi zen Madrilen, eta otsailaren 1era bitarte luzatuko da. FITUR azoka urteko lehen hitzordu garrantzitsua da eskualdeko eskaintza turistikoa promozionatzeko, baita Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzera emateko ere.

Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldea atalean, Debabarreneko erakargarritasunen berri emango zaie bisitariei: proposamen turistiko desberdinen gaineko informazioa, eskualdeko herrietako informazioa, eskualdeko ostatu eta zerbitzuen gida, Produktu Gastronomikoaren Klubeko enpresen gida, BTT ibilbideak, etabar.

Madrilera eskualdeko delegazio bat joan da: Debegesa Garapen Agentziako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia, Ermua eta Elgoibarko Udaletako ordezkariak, Jesus Portugal eta Blanca Salegi, Mutrikuko Turismo Bulegoko arduraduna, Marta Amonarriz, eta Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso.

Nazioarte mailako turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da Fitur eta urtero sektoreko profesional ugari biltzen da bertan.

Debabarrena FITUR Nazioarteko Turismo Azokan

Fitur azokan dira Blanca Salegi (Elgoibarko Udala), Jesus Portugal (Ermuko Udala), Cristina Iturriagagoitia (Debegesa) eta Marta Amonarriz (Mutrikuko turismo)