Hemen zaude: Hasiera Albisteak V. Bizikale Azoka larunbatean Soraluzen

V. Bizikale Azoka larunbatean Soraluzen

2015/05/21
  • Soraluze
Bizikale dendarien elkarteak herriko hirugarren sektorea sustatu eta herritarrak bertan kontsumitzearen garrantziaz kontzientziatzeko antolatzen du azoka.

V. Bizikale Azoka ospatuko da larunbatean, hilak 23, Soraluzen. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, herriko dendariak kalera aterako dira euren eskaintzekin eta arratsaldean, berriz, tabernariek pintxo bereziak eskainiko dituzte, Bizikaleko komertzioetan eskura daitezkeen produktuekin eginak.

11:00etatik 13:00era Soka Zirko taldea arituko da haurrekin jolasean. Antolatzaileek ohartarazi dute, eguraldi txarra eginez gero, Soka Zirko elkarteko tailerrak herriko frontoian izango direla.

Ustekabe fanfarrea arituko da arratsaldean kaleak girotzen.

 

 

V. Bizikale Azoka larunbatean Soraluzen

Bizikale Azoka Soraluzen