Bisitatu Urkiazelai mendia soraluzetarren eskutik

2017/02/09
Bisitatu Urkiazelai mendia soraluzetarren eskutik
Soraluzeko Udalak eta herriko Mendi Elkarteak Zuhaitz Egunaren II. edizioa antolatu dute iganderako, otsailak 12. Bisitariek aukera ederra izango dute bertakoek lagunduta Urkiazelaiko paraje ederrak ezagutzeko. Irteera goizeko 09:00etan egingo da, herriko plazatik.

Iazkoak izan zuen harrera ezin hobearen ostean, Zuhaitz Eguna antolatu dute aurten ere Udalak eta Soraluzeko Mendi Taldeak. Ekimena igandean, otsailak 12, egingo da; herritar zein bisitariak goizeko 09:00etan elkartuko dira herriko Plaza Berrin Urkiazelairantz abiatzeko.

Bisitarientzat puntu interesgarria izan daiteke soraluzetarrek lagunduta tokiko paisaiak eta baliabideak ezagutzea. Gainera, zuhaitzen landaketa burutu ostean, hamaiketakoa egingo da goiza ederki girotzeko.