Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bisita gidatuak eta tailerrak Debabarreneko zenbait herri ezagutzeko, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan

Bisita gidatuak eta tailerrak Debabarreneko zenbait herri ezagutzeko, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan

2017/10/02
Irailetik azarora, eta Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, PAISAIA BIZIA izango dugu: paisaiaren eraikuntza Euskadin, kultura arloko 400 proposamen baino gehiagorekin lurraldean osoan, horietatik batzuk gure eskualdean bisitagarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio hau antolatzen du. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du.

Jardunaldietan, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan ateak irekita daude eta jendeari bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iritsi eta ezagutzeko aukera ematen zaio.

Proposamen horietan, Debabarrenean egin daitezkeen hainbat kultur jarduera jasotzen dira, eskualdeko herriak eta bere txokoak ikuspegi turistikotik ezagutzeko ere parada emango dutenak ezbairik gabe.

URRIAK 07,14,21,28  (LAR)
12:00 Mutriku
Mutriku, marinel eta itsas-gizonen paisaia

IBILBIDE GIDATUA:

Mutrikuko pertsonai historiko ezagunenen inguruan hitz egingo da: Cosme Damian Churruca eta Antonio de Gaztañeta, zeinak berebiziko garrantzia izan zuten egungo hirigunearen osakeran. Txurruka Plaza eta Jasokundeko Amaren elizan, pentsamolde ilustratuek herrira ekarri zituzten kontzeptu urbanistikoez hitz egingo da. Kaletarteetan sartuta, XVII eta XVIII mendeetako jauregiei begira, garaiko itsas gizonen inguruko pasarteak ezagutuko ditugu.

Mutrikuko Turismo Bulegoa

  • urriak 7 eta 21, 12:00etan, euskeraz
  • urriak 14 eta 28 , 12:00etan, gazteleraz

 

URRIAK 15 eta 29  (IGAN)
12:00 Mutriku
Mutriku Mariñela

IBILBIDE GIDATUA:

Mutrikuko hirigune historikoa gure kostaldean ondoen mantentzen denetako bat da. Monumentu Multzo izendatu da, interes historiko-artistiko nabarmeneko etxe eta jauregiak gorde baitira. Familia garrantzitsuen eta itsasgizon trebeen ekintza gogoangarrien istorioak ezagutuko ditugu, baina baita portuaren inguruan bizi izan ziren arrantzale anonimoenak eta emakume kementsuenak ere. Herriko kaleetan barrena, euskal kostaldeko herri arrantzaleen historiaren zati bat deskubrituko dugu. 

 Mutrikuko Turismo Bulegoa

  • urriak 15 , 12:00etan, euskaraz
  • urriak 29, 12:00etan, gazteleraz

 

URRIAK 21 (LAR)

11:00 Eibar
Eibar tailer-hiria, urban sketchersen begiradapean

Ilustrazioa: Oscar G.Gisasola

SKETCHCRAWL TAILERRA:

Eibarko arkitektura industriala, lantegiak, tailerrak, etxebizitza-tailerrak eta eraikin berezitasunak, auzoak eta 50eko eta 60ko hamarkadetako garapen urbanistikoa izango dira abiapuntua Urban Sketchers-en geldialdirako. Marrazkiak eginez neurri handi batean bere industria jardueraren ondorioz paisaia nabarmenduko dugu. Euskaraz eta gazteleraz. Leku-kopuru mugatua.

Armagintzaren Museoa: 943 70 84 46 / museoa@eibar.eus

  • 11:00h: sketchcrawl
  • 15:00: bazkaria
  • 18:00 bisita museora

 

URRIAK 28 (LAR)
11:00 Elgoibar
Bertako ogibide tradizionalak gaur egun

BISITA GIDATUA:

Ogibideei buruzko jardunaldiaren bidez omenaldia egingo diogu burniaren industriari, orain arte, eta lehen bezala, Elgoibarko lan jarduera bere baitan hartu baitu, gaur egun nazioartean ezaguna den maila handia lortuz.

Makina Erramintaren Museoa: 943 74 84 56 / museoa@museoa.eus

 

AZAROAK 9 (OSTEG.)
09:00 EIBAR
Gure herriko mugarriak, gure historiaren lekuko

JARDUNALDIA:

Herri oroimenaren elementurik esanguratsuenak ditugu herriaren mugarriak. Eibarko Klub Deportiboko kideak izan dira "Eibarko mugarriak: ikerketa-lana eta landa-lana" egin dutenak. Sarean (www.egoibarra.eus) jarri da lan hori guztia: mugarri bakoitzaren zenbakia eta izena, koordenadak eta zein alturatan dagoen. Hori da ezagutzera eman nahi dena, herritarrek eta bisitariek elementu interesgarri horiek ezagutu ditzaten. 

Udal artxiboa: 943 70 84 23/ egoibarra@eibar.eus