BBT Zentro berria Debabarrenean

2008/05/26

Udara honetan DEBABARRENEAN BTT Zentro berria zabalduko dugu. Ilusio handi jarri dugu proiektu berri honetan.

Kirol honetan zaletasuna dutenek 16 ibilbide izango dituzte eskura, guztira 400 km!!! Zuen gustoetara ondoen egokitzen den ibilbidea aukera dezakezue.

Gure eskualdea ezagutzen duzuenok, badakizue ibilibide zail asko izango ditugula, beraz, erronkak aukeran! Esfortzua egin ondoren, ordea, paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera paregabea.

Ibilbide lasaiagoak nahi dituzuenok ere badituzue aukerak Debabarrenean.

Harrera Zentroa Mintxetan izango da, Elgoibarren. 943744315 telefonoan edota  BTT Euskadi webgunean informazio gehiago eskura daiteke.