Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aukera paregabea larunbat honetan Mutrikun egingo den Merkatu Txikian tokiko produktu freskoak erosteko

Aukera paregabea larunbat honetan Mutrikun egingo den Merkatu Txikian tokiko produktu freskoak erosteko

2017/10/10
  • Slow food
  • kilometro 0
  • bertako produktua
  • gastronomia
  • Mutriku
  • Turismoa
  • Debabarrena
  • merkatua
  • Merkatu Txikia

Larunbat honetan, hilaren 14an Mutrikuk Merkatu Txikiaren edizio berri bat hartu du, Jarduera honek lotura estua du Debabarreneko kostaldeko herri honetan. Kilometro 0 deritzon produktuak saldu ohi dituzte ekoizleek.

Oraingoan Ibiri, Aritza, Antia, Sagarmila eta Julian Villena ekoizleak egongo dira merkatuan goiz goizetik, Beheko Plazan. Gainera, nobedade modura, eguerdiko 12:00etan Julian Villenak Kandela Tailer bat zuzenduko du, edonorentzat irekia.

Hilero bezala, Merkatu Txikiaren edizio berri honetan, bertako produktuez osatutako otar bat zozketatuko da. Animatu, aukera ezin hobea baita asteko erosketa otarra kilometro 0 produktuekin betetzeko!