Arnoko mendi lasterketa

2008/05/26

Ekainaren 8an ospatuko da Arnoko IV Mendi Lasterketa eta Ibilaldia Mutrikun. Burumendi Mendi Elkartak antolatutako lasterketa honek 24 km ditu eta 1400 m-ko desnibela. Lasterketan partehartzaileen kopurura mugatuta badago ere, mendi ibilaldia irekia da eta mendia gustoko duen orok balio natural handiko gune eder hauetan barrena trabesia egiteko aukera ezinhobea du. Bi minutu badituzu, geuk kontutako dizugu.

Bisitatu Burumendi Mendi Elkartearen webgunea, bertan dituzu ibilbidearen ezaugarri guztiak. Dudarik gabe, Debabarrenera gerturatzeko aukera paregabea duzu honakoa, gure eskualdeko txokorik ederrenetako bat ezagutuz. Natura eta abentura gustoko badituzu, beste hainbat aukera ere baditugu Debabarrenean.