Armagintza Museora doako bisita gidatuak, euskaraz eta gazteleraz, otsailak 17an, larunbata

2018/01/29
Armagintza Museora doako bisita gidatuak, euskaraz eta gazteleraz, otsailak 17an, larunbata
Euskarazkoa arratsaldeko 17:00etan egingo da, gaztelerazkoa, aldiz, 18:30etik aurrera. Txanda bakoitzeko 20 pertsona hartuko dira gehienez. Izena eman daiteke telefonoz (943 70 84 46) edo e-posta bidez (museoa@eibar.eus)

Hilero egin ohi den bezala, Eibarko Armagintza Museoak doako bisita gidatua antolatu du bertako behin-betiko bilduma jendeari hurbiltzeko asmoz.

Otsaileko hilabeteko bisita larunbatean, hilaren 17an, egingo da. Bi egingo dira: bata euskaraz, arratsaldeko 17:00etan; gaztelerazkoa, egun berdinean,18:30ean abiatuko da.

Bisita bakoitzerako plazak mugatuak dira, gehienez 20 pertsona sar daitezke txanda bakoitzeko. Hortaz, armagin museoa ezagutzeko interesa duen orok dagoeneko izena eman dezake 943 70 84 46 telefonora deituz edota e-postara idatziz.