Hemen zaude: Hasiera Albisteak Armagintza Museoak ate irekiak antolatu ditu datorren 18etik 21era, bilduma jendeari hurbiltzeko

Armagintza Museoak ate irekiak antolatu ditu datorren 18etik 21era, bilduma jendeari hurbiltzeko

2018/01/12
XI. urteurrena dela-eta, interesa dutenek museora doan sartzeko aukera izango dute egun horietan

Eibarko Armagintza Museoak 11 urte betetzen ditu hasi berri dugun urte honetan. Gertakizun hori tarteko, ate irekiak antolatu dira datorren urtarrilaren 18tik 21era, bertako bilduma museoaren ohiko ordutegian ezagutu ahal izateko.

Armagintza Museoa, Eibarko ondare industrialaren zabalkuntzan erreferente

Armagintza Museoak, Eibarko armagintza tradizioa medio, bertako ondare industrialaren eta memoria historikoaren kontserbazioan zein zabalkuntzan lanean dihardu bere sorreratik.

Museoa aitzinean arma-fabrika izan zen eraikin batean dago kokatua, herriaren erdialdeann.Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma jasotzen du, eta bestetik, Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.

 

Armagintza Museoak ate irekiak antolatu ditu datorren 18etik 21era, bilduma jendeari hurbiltzeko

Museoan armak ez ezik, beste hainbat elementu aurki daitezke, hala nola, motorrak eta bizikletak. / Argazkia: Josu Torrealday