Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Debabarrenean kokatuko da Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroa

Debabarrenean kokatuko da Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroa

2008/04/29

BTTen sarea 2006ko udaran sortu zen, Mendatan (Bizkaian), Urdaibaiko Biosfera Erreserba gunean kokatu zen Euskadiko lehenengo BTT Zentrorekin. Bigarren zentroa, berriz, 2007ko uztailean inauguratu zen, Arabako Mendialdeko Eskuadean eta hirugarrena Debabarrenean kokatuko da.

Gehiago irakurri

  • nekazalturismoak
  • hotelak
  • ostatuak

Ostatu berriak Debabarrenean

2008/04/08

Gehiago irakurri

Ostatu berriak Debabarrenean

Ostatu berriak Debabarrenean

2008/04/01

Sasoia da Debabarrenak bere ostatu-eskaintza sustatzeko hautua egin zuela eta, egun, bide beretik darraio: oraintsu sortu diren bi hotel eta landa-etxe berriak dira errealitate horren sostengu.

Gehiago irakurri

Debabarrena erakusgai Kursaal-ean izan den Sevatur Ferian

Debabarrena erakusgai Kursaal-ean izan den Sevatur Ferian

2008/03/17

Debabarreneko eskualdeak bere turismo-baliabideak erakusgai izan ditu Sevaturren, Donostiako Turismo eta Ihesbiderako Nazioarteko Aretoan, pasa den asteburuan, Gipuzkoako stand-aren barne.

Gehiago irakurri

Talo Eguna Lasturren

2008/02/08

Datorren igandean, Otsailak 10, Lasturren Talo Eguna ospatuko da. Talo probaketa, erromeria, hirin-erroten ikuskizuna... dira, besteak beste, egun honetarako prestatu diren ekitaldietako batzuk.

Gehiago irakurri

1997-2007, hamar urte turismora begira Debabarrenean

1997-2007, hamar urte turismora begira Debabarrenean

2008/01/04

Azken 10 urteetan Debabarreneko eskualdeak urteen joanaren erritmora egokitzen asmatu du, eta eskualde izaera oinarritzat hartuta etengabeko garapen-bidean jarraitu du. Eta horri jarraiki, turismoaren arloa izan da garapen horren motor eta gidari nagusietako bat. Halaxe berretsi digu Kristina Iturriagagoitia Debegesako Turismoa Saileko arduradunak.

Gehiago irakurri

Industria Turismo eta Teknoturismo aukera interesgarriak Debabarrenean

2007/11/08

Industria Turismoa eta Teknoturismoaren inguruan ospatu berri diren DEBEGESAk antolatutako jardunaldien balorazioa oso positiboa izan da. V Edizio honetan 70 lagun inguruk hartu dute parte eta hauez gain Euskadi, Andorra, Cataluña, Asturias, Frantzia nahiz Huelvatik etorritako 20 hizlari inguruk euren esperientzia eta ezagutzak aurkeztu dituzte industria turismoa eta teknoturismoaren inguruan. Ekarpen hauek guztiek agerian utzi dituzte gure eskualdeak duen ondare industrialari balioa emateak izan ditzazkeen aukerak.

Gehiago irakurri

V Jornadas de Turismo de Debabarrena

2007/09/28

La Sociedad para el Desarrollo Económico de Debabarrena, DEBEGESA, ha organizado las V Jornadas de Turismo de Debabarrena que, bajo el título "Nuevos Espacios para el Turismo: Turismo Industrial y Tecnoturismo", se desarrollarán a lo largo de los días 24 y 25 de octubre en el Museo de la Industria Armera de Eibar.

Gehiago irakurri

Mausitxako gazta txapeldun Ordizian

2007/09/06

Mausitxa baserriko Ansolatarrek jaso zuten XXXIV. Ordiziako Gazta Lehiaketako lehen saria.

Gehiago irakurri

Itsasorako itzulia, izan ginenerako itzulia

Itsasorako itzulia, izan ginenerako itzulia

2007/08/10

Jakin-minaren ilarak itzal egiten du Zumaiko pantalanean. Familiak, bikoteak, autonomoak, erdaldunak, elebidunak nahiz hitzaren ekonomialariak: denetik dago. Eta denak ala denak Johny Maracas-en zain, Debaraino eramango gaituen txaluparen zain. Tinko eusten dio Anttonek lemari, eta orro eginarazten motorrari; bai baitaki Aitorrek egokiro prestatu duena. Atzean dago, bere txandaren zain Estela, uste duena baina gaztelania hobearen jabe zientzialari axkoittiarra. Poliki-poliki bagoaz itsasoan barnako itzulian, paisaiek historia pixka bat erakuts diezaguten. Ea zerbait ikasten dugun: gure kostaren ederrak itsutu baikaitzake eta gure paradisu honen historia ulertzeke utzi.

Gehiago irakurri

Gaur inauguratu dute Nautilus, Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa

Gaur inauguratu dute Nautilus, Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa

2007/08/03

Gaur inauguratu dute Nautilus, Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa

Gehiago irakurri

“Xarma handia du Mutrikuk eta horrek beti ekarriko ditu turistak herrira”

“Xarma handia du Mutrikuk eta horrek beti ekarriko ditu turistak herrira”

2007/07/20

Marta Amonarriz, Mutrikuko Turismo Bulegoko teknikoa Tolosatik Mutrikura etorri eta harria topatu. Hala dio Martak, zer da Mutriku? galdetzean: harria. Harria eta xarma, itsasoan gora. Harria, beraz, eta gogorra. Gogorra, mutrikuarrak bezala. Zaildua, eta landua: harria nahiz herria. Besterik gabe, harrituta geratu omen zen orain lau urte Mutriku ezagutzean, gaur arte. Eta orain bi urte eta erdidanik kanpotarrentzako aurpegia da Turismo Bulegoan. Mutrikuz hitz egin digu, bere ahotik. Ez dago foileto hoberik.

Gehiago irakurri

Bisita gidatuen eskaintza zabala Deban eta Mutrikun

2007/07/05

Debabarrena udara giroan murgildu da eta Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoek bisita gidatuen eskeintza zabala dakarte.

Gehiago irakurri

Mendi Ibilbideen bilduma berriz ere eskuragarri.

Mendi Ibilbideen bilduma berriz ere eskuragarri.

2007/04/25

Lehenengo edizioa arrakasta handiarekin agortu eta gero, beste bi ibilbide berri gehitu dira bilduma honetara.

Gehiago irakurri

Teloia zabaltzear dago

Teloia zabaltzear dago

2007/02/23

Eibarko Antzerki Jardunaldien 30. edizioak martxoaren 27an zabalduko ditu ateak. Jardunaldiak mundu erdian ezaguna den Jeffrey Hatcher dramaturgoa ezagunaren “Un Picasso” izeneko obrarekin abian jarriko dira. Bere obra, gidoi, pelikula nahiz telebista programengatik ezaguna da guztiontzat Hatcher Jauna. Jardunaldiei hasiera emango dien obra hau Jose Sacristán eta Ana Labordetak interpretatzen dute eta martxoaren 27 eta 28an ikusi ahal izango da. Hain zuzen ere, Jose Sacristán, Antonia San Juanekin batera, aurtengo edizioko plater nagusietako bat da.

Gehiago irakurri

Talo Eguna Lasturren

Talo Eguna Lasturren

2007/02/06

Datorren igandean, Otsailak 10, Lasturren Talo Eguna ospatuko da. Talo probaketa, erromeria, hirin-erroten ikuskizuna... dira, besteak beste, egun honetarako prestatu diren ekitaldietako batzuk.

Gehiago irakurri

Hotel berriak Debabarrenean

Hotel berriak Debabarrenean

2007/01/23

Azken urteetan turismoak Euskadik izan duen goradaka eta sektoreak etorkizunera begira duen igoerarako joerarekin batera, turismo sektoreko enpresek dinamismo nabarmena aurkezten dute.

Gehiago irakurri

Eibarko Arma Museoaren inaugurazioa

2007/01/05

Urtarrilaren 18an inauguratuko da Eibarko Arma Museoa. Museoa 2008ko bigarren seihilekoan zabaltzea espero den Industriaren Interpretazio Zentruarekin osatuko da. Ekimena arma tradizio handia duen hiriaren memoria historikoa eta industria ondarea zabaldu eta mantentzea helburu duen “Eibar, tailer hiria” proiektuaren baitan kokatzen da.

Gehiago irakurri