Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Ezagutu familia-giroan eta bizikletaz Mendaro eta bere inguruak!
  • bizikletaz
  • turismoa
  • debabarrena
  • mendaro

Ezagutu familia-giroan eta bizikletaz Mendaro eta bere inguruak!

2017/03/22

Mendaroko txokorik ezezagunenak bizikleta gainean ezagutzeko asmoz, 'Mendaro bizikletaz' ekimena antolatu du Arno Guraso Elkarteak, Udalaren laguntzaz. Igandean, hilaren 26an, izango da bizikleta irteera. Partehartzaileak Herriko Enparantzatik abiatuko dira 10:00etan. Izen-emate epea ostiralean hilak 24 amaitzen da.

Gehiago irakurri

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

2017/03/21

Berdel Eguna bertan da dagoeneko. XXIII. edizio honetan, bisitariek eta herritarrek, urtero lez, aukera ezin hobea izango dute arrain bikain hori dastatzeko, festa-giro herrikoi paregabean murgilduta. Zatoz!

Gehiago irakurri

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

2017/03/21

Berdel Eguna bertan da dagoeneko. XXII. edizio honetan, bisitariek, urtero lez, aukera ezin hobea izango dute arrain bikain hori dastatzeko, festa-giro herrikoi paregabean murgilduta. Zatoz!

Gehiago irakurri

Eibarko iragana eta oraina, herriko kaleak jantziko dituzten hainbat iruditan jasoak

Eibarko iragana eta oraina, herriko kaleak jantziko dituzten hainbat iruditan jasoak

2017/03/20

Gorka Castrillok 'Eibar erretrofotografiatu' proiektua amaitu berri du. Urte betez lehengo eta oraingo argazkiak batzen egon da, leku berean aterata eta ikuspegi berdinetik. Ezbairik gabe, egitasmo honek balioan jartzen ditu hiriaren ondare kulturala eta historikoa. Aurreikusten da, 2017 urte amaierarako Castrillok egindako hamar bat erretro-argazki Eibarko kaleetan ipintzea, modu bisualean, bere historia bisitari zein bertakoei gerturatzeko asmoz

Gehiago irakurri

Debabarreneko eskaintza turistikoak harrera ona izan du Donostiako Sevatur azokaren azken edizioan
  • SAN SEBASTIAN REGION
  • DONOSTIA
  • Debabarrena
  • TURISMOA
  • SEVATUR

Debabarreneko eskaintza turistikoak harrera ona izan du Donostiako Sevatur azokaren azken edizioan

2017/03/20

Eskualdeko eskaintza turistikoa San Sebastian Region-eko Euskal Kostaldea stand-ean egon zen hiru egunez eskuragarri bertaratutakoentzat. Oro har, etengabeko bisitari-jarioa izan zen, helmuga turistiko desberdinen eskaintza ezagutzeko parada izan zutenak.

Gehiago irakurri

Abian da Elgoibarko 2018ko egutegia osatuko duten 12 irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa
  • Elgoibar
  • Debabarrena
  • Argazki lehiaketa
  • Merkataritza

Abian da Elgoibarko 2018ko egutegia osatuko duten 12 irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa

2017/03/16

Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketako gaia Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza izan beharko da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen entregatu beharko dituzte Kultur Etxean edota euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan. Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.

Gehiago irakurri

VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du Eibarrek martxoaren 18an
  • Lore eta landare feria
  • Debabarrena
  • Natura
  • Eibar

VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du Eibarrek martxoaren 18an

2017/03/14

Euskadi, Nafarroa eta Huescatik etorritako 11 ekoizlek eta artisauk hartuko dute parte azokan, baita Eibarko Bidezko Merkataritzako kideak ere. Helburua da lehen sektorea sustatzea. Eibarko Udalak eta Debemenek, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkateak, batera antolatu dute.

Gehiago irakurri

Kazuelita onenaren saria eskuratzeko lehia Ermuan
  • DEBABARRENA
  • ERMUA,
  • GASTRONOMIA
  • KAZUELITA TXAPELKETA

Kazuelita onenaren saria eskuratzeko lehia Ermuan

2017/03/14

Debabarreneko herriak datorren igandera arte, hilak 19, VII. Kazuelita Txapelketa hartuko du, ezbairik gabe gastronomia maite dutenentzat halabeharreko hitzordua. Bisitatu Ermua eta gozatu gutizi gastronomiko horiez!

Gehiago irakurri

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko

2017/03/14

Bisita gidatu denboraldi berriaren aurkezpena Explore San Sebastian Region bulegoan egin da; bertan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura eta Turismo diputatua, Denis Itxaso, Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak.

Gehiago irakurri

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartu du Geoparkeak
  • Ortegal
  • Turismoa
  • Geoparkea
  • Flysch

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartu du Geoparkeak

2017/03/06

Martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua izan da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.

Gehiago irakurri

Elgoibar, herri kirolen topagune

Elgoibar, herri kirolen topagune

2017/03/06

Herri Kirolek badute oraindik jarraitzaile kopuru mardula. Ez bakarrik gure mugen barne, kanpoan ere, Estatu zein nazioarte mailan, entzute handia duen diziplina da. Urtero-urtero bisitari dezente hartzen ditu Euskadik gure landa-eremuetan egin ohi diren kirol modalitateak ezagutzeko asmoz. Martxoa eta apirila bitartean, Elgoibar izango da Herri Kirolen topagune garrantzitsu. Bisita gaitzazu!

Gehiago irakurri

Gozatu Olazko bailaran Ziñuako kobaz familia giroan
  • ziñua
  • Mutriku
  • mendia
  • Turismo aktiboa
  • Olatz bailara

Gozatu Olazko bailaran Ziñuako kobaz familia giroan

2017/03/03

Oihana Kortazar korrikalariak eta Burumendi Mendi Taldeak Ziñuako kobazulora irtenaldi bat antolatu dute igande honetarako, martxoak 5, natura eta mendiarekiko zaletasuna etxeko txikienen artean sustatzeko. Abiapuntua Mutrikuko Txanbolin biribilgunea izango da goizeko 09:30ean

Gehiago irakurri

Deban ere shopping plan ederra astebururako
  • erosketak
  • turismoa
  • shopping
  • Deba

Deban ere shopping plan ederra astebururako

2017/03/03

Debabarrena eskualdea erosketetan murgilduko da datozen jai-egunetan. Izan ere, Ermuako Aukeren Azokaz gain, Debak Debalai merkatari elkarteak antolatutako Outlet kanpaina hartuko du, non herriko 14 establezimenduk hartuko duten parte.

Gehiago irakurri

Etor zaitez Ermuara shopping egitera eta eskuratu deskontu paregabeak bertako Aukeren Azokan!
  • merkataritza
  • Debabarrena
  • shopping
  • ermua

Etor zaitez Ermuara shopping egitera eta eskuratu deskontu paregabeak bertako Aukeren Azokan!

2017/03/02

Debabarreno herriak gaurtik hasi eta datorren martxoak 4 igandera arte Aukeren Azokaren edizio berri bat hartuko du. Arropa, oinetakoak, etxerako produktuak... zatoz Ermuara erosketak egitera eta lor itzazu maukarik onenak!

Gehiago irakurri

Bizi tradizioa Mendaroko Aingeru Guarda festan
  • Herri Kirolak
  • Festak
  • Debabarrena
  • Mendaro
  • tradizioa

Bizi tradizioa Mendaroko Aingeru Guarda festan

2017/03/01

Gaur martxoak 1 ekin zaio jaiari eta igandean, hilaren 5ean, herri kirolak, trikitilariak eta bertsolariak izango dira gozagarri bisitari zein bertakoentzat

Gehiago irakurri

Dantza erakustaldia Eibarko Ihauteriei ekiteko
  • kultura, festak, ihauteriak
  • Eibar

Dantza erakustaldia Eibarko Ihauteriei ekiteko

2017/02/17

Kezka Dantza Taldeak, euskal folklorearen aintzinako ohiturak berreskuratzeko xedez, landa-eremuan garai batean ohikoak ziren ospakizunen adaptazioa egin du, aspaldiko pertsonaiak berreskuratuz

Gehiago irakurri

Shopping merkealdia Eibarren. Zatoz!

Shopping merkealdia Eibarren. Zatoz!

2017/02/16

Eibarko merkatal-eskaintza herriaren erakarpen nagusietako bat dela esan dezakegu. Larunbatera arte, hilak 18, 'Eibar Faktoring' neguko merkealdi azoka egingo da erdiguneko Toribio Etxebarria kalean. Zatoz shopping onenaz gozatzera!

Gehiago irakurri

Mendaroko mendi lasterketarako izen-emate epea irekita
  • Turismo aktiboa, Kirola, Mendia, Kilimon Trail

Mendaroko mendi lasterketarako izen-emate epea irekita

2017/02/16

Kilimon Trail gure mugetatik haratago ere oihartzuna duen mendi lasterketa entzutetsua da. Debabarrena kirola, running-a eta oro har turismo aktiboa praktikatzeko helmuga aproposa da, Mendaroko lasterketaren VII.edizioak (apirilak 9) berresten duen modura. Izena emateko epea zabalik da apirilaren 6ra arte. Animatu partehartzera edo gure mendi ederretan lasterkariei txaloekin arnas ematera!

Gehiago irakurri

Ermuako Melida Ostatua, bikaintasunerantz
  • Ermua, ostatuak, hotelak, Melida
  • BOOKING

Ermuako Melida Ostatua, bikaintasunerantz

2017/02/15

Debabarreneko udalerrian kokatzen den Melida Ostatuaren bezeroek 9,3ko puntuazioa ematen diote establezimenduari, Booking.com erreserba web orriaren bitartez egindako balorazioan oinarrituz.

Gehiago irakurri

Gozatu Mutrikuko produktuekin egindako ´Gastroesperientziez'
  • Gastronomy
  • Gastronomia
  • Mutriku

Gozatu Mutrikuko produktuekin egindako ´Gastroesperientziez'

2017/02/15

Euskadik bereizgarri duen sukaldaritza bikainaren sekretua janaria mimatzea eta kontu handiz egitea da, baina batez ere lehengaiaren kalitatea. Kalitatezko elikagaien produkzioa eta kontsumoa gure bereizgarri bat dira. Adibide modura: Yurrita kontserbak, delicatessen produktuak saltzen dituen enpresa tradizionala. Zatoz Mutrikura eta gozatu gastronomia esperientzia paregabeez.

Gehiago irakurri