Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ebaluazio misioa jasoko du aste honetan UNESCOren Munduko Geoparke izendapena berresteko

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ebaluazio misioa jasoko du aste honetan UNESCOren Munduko Geoparke izendapena berresteko

2018/07/11

Uztailaren 10etik 12ra, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatzailek Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertuko dituzte, dibulgazioan, ikerketa zientifikoan, kontserbazioan eta natura turismoa, hain zuzen ere. Helburua da UNESCOren Munduko Geoparke izendapena beste lau urtez berrestea. 2019ko martxoan emango da ezagutzera azterketaren emaitza.

Gehiago irakurri

Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa

Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa

2018/07/02

Euskadiko Kostako lau herritan da aurten Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua, eta atzo hasi zena Deban. Porgraman danetarik dago: zinema musikatua, bikote eta bakarlarien emanaldiak, eta metalak eta organoa bateratzen dituen emanaldi bat . Sarrera doakoa da, eta emanaldiak uztailaren 14 arte luzatuko dira.

Gehiago irakurri

Gure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk

Gure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk

2018/06/29

Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Elgoibarko X Pintxo Lehiaketa, ekainaren 27tik 29ra

2018/06/26

26 tabernek parte hartuko dute aurtengo Elgoibarko Pintxo Lehiaketan, aurten X. edizioa ospatzen duena. Lehen aldiz epaimahaia gastronomia munduko pertsonaia ospetsuek osatuko dute, eta 26 pintxotik 2 onenak aukeratuko dituzte. Lehiaketa ekainaren 27tik 29ra arte ospatuko da, egunero 19:00tatik 22:00tara, eta pintxo guztiak 1,40€tan salduko dira.

Gehiago irakurri

Debabarreneko armak Donostiako Untzi Museoan

Debabarreneko armak Donostiako Untzi Museoan

2018/06/20

"Zoriontasunaren bilaketa" erakusketan Euskadiko historiaren atal ezezagunetako bat aurkezten da: Ameriketako hamairu kolonia britainiarrei euren independentziaren aldeko borrokan emandako laguntza, Eibar eta Soraluzeko armak bidaliz. Erakusteka hau irailaren 30 arte dago zabalik.

Gehiago irakurri

Arrietakua Jauregira bisita gidatuak hasiko dira

Arrietakua Jauregira bisita gidatuak hasiko dira

2018/06/12

Antonio de Gaztañeta almiranteak XVII. mendean eraikia, Arrietakua Jauregia lehen aldiz bisita gidatuak egiteko irekiko da. Jadanik tokia erreserbatu daiteke Euskal Kostako Geoparkearen webgunean, eta Mutriku eta Debako turismo bulegoetan.

Gehiago irakurri

Ermuako XVIII. Jardunaldi Gastronomikoak, ekainaren 11tik 17ra

2018/06/06

Datorren ekainaren 11tik 17ra, XVIII. Jardunaldi Gastronomikoak direla eta, Ermua Debabarreneko gastronomiaren hiriburu bihurtuko da. Aste osoan zehar pintxo lehiaketa egongo da herriko tabernen artean, eta larunbatean hilak 16, feria gastronomikoa ospatuko da.

Gehiago irakurri

'GeoparkeZaleak' ekimenaren aurkezpena, Debabarrena Turismorekin elkarlanean

'GeoparkeZaleak' ekimenaren aurkezpena, Debabarrena Turismorekin elkarlanean

2018/05/31

Gaur, hilak 31, Europako Geoparkeen Astearen baitan, ‘GeoparkeZaleak’ ekimena aurkeztu da. Euskal Kostaldeko Geoparkearen entitate laguntzaileak biltzen dituen komunitate dinamikoa eta irekia da. Gaur-gaurkoz Debako, Mutrikuko eta Zumaiako 19 entitate biltzen ditu sareak. Aukezpena gaur goizean egin da, Itziarko Itxaspe Kanpinean, eta bertan izan da Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Maite Cruzado. Deba eta Mutrikuko Entitate laguntzaileak Debabarrena Turismoren kolaboratzaileak ere badira, eta enpresa lehiakortasun eta kalitate turistkorako Debegesan eskaintzen dituen programetan parte hartzen dute.

Gehiago irakurri

IV. Debabarrena Raid-a ekainaren 2an ospatuko da

IV. Debabarrena Raid-a ekainaren 2an ospatuko da

2018/05/30

Ekainaren 2an Debabarrena Orientazio Raid-aren IV. edizioa ospatuko da. Aurten espeleologia proba ere egingo da, bizikletaz eta oinez egingo direnez gain. Binakako eta familiako probak egingo dira. Izena ematea 30€ pertsonako binakako proban, eta 3€ pertsonako familiako proban.

Gehiago irakurri

EzDokFest Eibarren ekainaren 1 eta 2an, estatuko rock onenarekin

EzDokFest Eibarren ekainaren 1 eta 2an, estatuko rock onenarekin

2018/05/28

Ekainaren 1 eta 2an ospatuko da EzDokFest jaialdiaren lehen edizioa, Berri Txarrak, Toundra, eta Belako talde ospetsuak dituela kartel buru. Jaialdia ostiralean 19:00etan hasiko da, eta 17:00tan ostiralean. Bi egunetarako abonamenduak 49€ balio du.

Gehiago irakurri

Geoparkeen Europako Astea, maiatzaren 23tik ekainaren 10 arte

Geoparkeen Europako Astea, maiatzaren 23tik ekainaren 10 arte

2018/05/21

Euskal Kostako Geoparkeak parte hartuko du Geoparkeen Europako Astearen 8.en edizionan. Helburua Geoparkeen ondarea ezagutzera ematea eta ondare hau zaintzearen garrantzia nabarmentzea da, eta honetarako ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute. Edizio honen ardatza ondare kulturala da.

Gehiago irakurri

Maiatzaren 19an Vértigo Rock ospatuko da Ermuan

Maiatzaren 19an Vértigo Rock ospatuko da Ermuan

2018/05/16

Datorren maiatzaren 19an, larunbata, Vértigo Rock jaialdiaren XXII edizioa ospatuko da Ermuan. Def Con Dos eta Parabellum talde ezagunak izango dira kartel buru. Jaialdia 16:00tan hasiko da Betiondon. Sarrera doakoa da.

Gehiago irakurri

Ate irekiak Armagintza Museoan maiatzaren 17tik 20ra

Ate irekiak Armagintza Museoan maiatzaren 17tik 20ra

2018/05/15

Maiatzaren 18an Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, sarrera doan izango da egun hauetan. Gainera, larunbatean, maiatzaren 19an, doako bisita gidatuak eskainiko dituzte. Txanda bakoitzeko 20 pertsona hartuko dira gehienez. Izena emateko telefonoz (943 70 84 46) edo e-posta bidez (museoa@eibar.eus)

Gehiago irakurri

Turismoko profesionalen bisita teknikoa Debabarrenera

Turismoko profesionalen bisita teknikoa Debabarrenera

2018/04/24

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuak, Urola Kostako eta Debabarreneko eskualdeekin lankidetzan, bisita teknikoa antolatu du gaurko, hilak 24, bi eskualdeetako eskaintza turistikoa ezagutzera emateko.

Gehiago irakurri

Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban

Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban

2018/03/12

Mutrikun hitzordua asteazkenean izango da, hilak 14, Astigarribiako elizan. Deban, berriz, hurrengo egunean egingo da batzar irekia, martxoak 15, Agirre Jauregian. Bi bilerak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Gehiago irakurri

Sagardoa izango da protagonista nagusia Ermuan larunbat honetan, martxoak 10

Sagardoa izango da protagonista nagusia Ermuan larunbat honetan, martxoak 10

2018/03/07

Dastatzeke egongo diren sagardoen artean, Itziarko (Deba) Txindurri-Iturri sagardotegikoa izango dai, Debabarrena Turismoko kolaboratzaile den establezimendua.

Gehiago irakurri

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

2018/03/07

Berdel Eguna bertan da dagoeneko. XXIII. edizio honetan, bisitariek eta herritarrek, urtero lez, aukera ezin hobea izango dute arrain bikain hori dastatzeko, festa-giro herrikoi paregabean murgilduta. Zatoz!

Gehiago irakurri

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

2018/03/06