Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abuztua, kontzertuz blai Mutrikun

Abuztua, kontzertuz blai Mutrikun

2017/08/04
Uztaila eta herriko jaiak atzean utzita, udak aurrera darrai Mutrikun. Abuztuko beroari aurre egiteko, kontzertu sorta zabalaz zipriztintzeko parada izango dute Debabarreneko herria bisitatzera doazenek, baita ere, noski, oporrak herrian bertan igarotzeko erabaki duten bizilagunek ere. Jarri gorputza dantza batean oholtzaratuko diren musika doinu desberdinekin!

Jai giroan jarraitzeko, aurten ere, kontzertuz beterik dator abuztua.

Abuztuko asteburuetan (5,12 eta 19) kontzertuak izango dira Txurruka plazan, gaueko 22:30tik aurrera:

  • Abuztuak 5: Bertso musikatuak Oskar Estanga eta Ion Martin bertsolariekin.
  • Abuztuak 12: Sara Zozaya eta Itxaso Navarroren kontzertua.
  • Abuztuak 19: Munduko musikak Enekora taldearekin.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Mutriku izango du geltoki

Bestalde, abuztuaren 24ean, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik bi saio izango eskainiko dira: 
  • 17:30ean Zabiel plazan, Kantu kontari emanaldia Saioa Aizpurua eta Ane Artetxerekin
  • 19:00etan Santa Katalina Komenduan, Kamara kontzertua Klara Mendizabal, Elisa Di Pietro eta Oier Etxabururekin.
Abuztua, kontzertuz blai Mutrikun

Abuztuko asteburuetan hainbat kontzertu eskainiko dira Mutrikuko Txurruka Plazan.