Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian da Elgoibarko 2018ko egutegia osatuko duten 12 irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa

Abian da Elgoibarko 2018ko egutegia osatuko duten 12 irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa

2017/03/16
  • Elgoibar
  • Debabarrena
  • Argazki lehiaketa
  • Merkataritza
Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketako gaia Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza izan beharko da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen entregatu beharko dituzte Kultur Etxean edota euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan. Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.

Aurten ere, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, 2018ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du datorren urteko egutegia osatuko duten Elgoibarko argazkiak hautatzeko helburuarekin.

Lanon gaia Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza izan beharko da eta ez dira onartuko kokapenari buruzko informaziorik ematen ez duten argazkiak. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, hala ere, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanek originalak beharko dute izan. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek eta 16 urte baino gehiagokoak izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen entregatu beharko dituzte Kultur Etxean (Euskara Saila, Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar) edota euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan.

 Kontsultatu oinarriak hemen.