Abenduaren 26an, urteroko Gabon Zar feria tradizionala ospatuko da

2015/12/18
Abenduaren 26an, urteroko Gabon Zar feria tradizionala ospatuko da
Urteko azken astebururako planik gabe?

Datorren Abenduaren 26ean, urteko azken larunbatean, ohiko Gabon Zar feria ospatuko da Elgoibarren. Garai honetan egiten den Gipuzkoako azoka zaharren eta garrantzitsuenetako bat da.

Asko dira egun honetan Elgoibarrera hurbiltzen diren pertsonak feriaz eta eguneko jarduerez gozatzera. Egun horretan zehar bai parte-hartzaile eta bai bisitariek gazta, fruta, barazki, hegazti eta loreen erakusketa eta lehiaketaz gozatzeko aukera izango dute, besteak beste. Eguneko momentu erakargarriena 2015eko Gazta Txapelduna nor den jakitea izango da, 2015. urtean Idiazabal Jatorridun gazta lehiaketaren batean irabazle izan direnek soilik lehiatu ahal izango dute sari honetan.

Honez gain, larunbat honetan bertan idi-proba ospatuko da Elgoibarko Sigma probalekuan, HARRI BELTZA izenez ezaguna den harriarekin.