Hemen zaude: Hasiera Albisteak Facebook duten kolaboratzaileei zuzendutako ikastaroa egingo da Debegesan abenduaren 13an, asteazkena

Facebook duten kolaboratzaileei zuzendutako ikastaroa egingo da Debegesan abenduaren 13an, asteazkena

2017/11/23
Nola atera zure Facebook orriari ahal den errendimendu handiena? Datorren abenduaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 16:00etan, sare sozial horri buruzko prestakuntza saioa eskainiko zaie dohainik Debabarrena Turismoko kolaboratzaile diren establezimenduei. Izena ematea derrigorrezkoa da (epea: azaroaren 29ra arte)

Askotan gertatu ohi zaigu sare sozialen munduan murgiltzera animatzen garela, nora jo eta berauek nola kudeatu jakin gabe. Kontua sortzen dugu, bere horretan utziz, eta azkenean, sarean ematen dugun irudia joera 'alperra' edo uzkeria duen enpresa/establezimendu edo norbanako batena da.

Egun, Facebook da negozioek erabiltzen duten plataforma sozial erabiliena. Zer egin baina gure Facebook orriari ahalik eta zuku gehien ateratzeko? Nola kudeatu egunerokotasunean? Zein estrategia eta irizpide jarraitu behar ditugu? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko, Debabarrena Turismok, Facebook duten bere kolaboratzaileei zuzendutako ikastaro bat antolatu du.

Miguel Loitxate Community Manager eta blogariak gidatuko du prestakuntza saioa, abenduaren 13an, asteazkenean,  arratsaldeko 16:00etan emango dena, Debegesako bulegoetan.

Hiru orduko saioa izango da eta bertan, kasu praktikoak aztertuko dira.

Interesa duten kolaboratzaileek, izena eman behar dute azaroaren 29a, asteazkena, baino lehen, 943 82 01 10 telefonora deituz (Ainara Lasa), edo e-posta helbidera idatziz.

 

Facebook duten kolaboratzaileei zuzendutako ikastaroa egingo da Debegesan abenduaren 13an, asteazkena

Debabarrena Turismoko kolaboratzaileei zuzendutako 'Facebook ikastaroa' abenduaren 13an egingo da Debegesan.