Hemen zaude: Hasiera Albisteak 20 bat establezimenduk hartuko dute parte martxoaren 7tik 9ra egingo den Eibarko IV. Gilda Lehiaketan

20 bat establezimenduk hartuko dute parte martxoaren 7tik 9ra egingo den Eibarko IV. Gilda Lehiaketan

2018/03/06

Martxoan sartuta, eta urtero lez, Eibarko zenbait tabernek eta jatetxek jada tradizio bihurtu den Gilda Lehiaketan hartuko dute parte martxoaren 7tik, asteazkenetik, ostiralera, hilak 9.

Etakitto Euskara Elkarteak antolatuta, establezimendu bakoitzak bere gilda pintxoa landuko du eta herritarrek zein bisitariek guztiak dastatu eta boza emateko aukera izango dute. Ondorengoak dira lehiaketako parte hartzaileak:

Sariak tabernarientzat eta gildak dastatzen dituztenentzat

150 euroko sari bana -bata herritarren saria eta beste epai-mahaiarena- eskuratuko dute bozka gehien jasotzen dituzten bi establezimenduek. Gainera, Gilda Lehiaketan parte hartu eta bozkatzen duten bizilagunen eta bisitarien artean bi pertsonentzako Eibarko Kantabria jatetxean menu berezi bat zozketatuko da. Ez galdu aukera eta parte hartu, Eibarko gilda onenak dastatuz!

 

20 bat establezimenduk hartuko dute parte martxoaren 7tik 9ra egingo den Eibarko IV. Gilda Lehiaketan

Eibarko IV. Gilda Lehiaketa martxoak 7 eta 9 bitartean ospatuko da aurten. / Argazkia: etakitto.eus