Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kalitate turistikoaren konpromisoaren diploma jaso dute Debabarreneko 25 enpresa eta erakundek

Kalitate turistikoaren konpromisoaren diploma jaso dute Debabarreneko 25 enpresa eta erakundek

2011/10/04
Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin Programa burutzen diharduten Debabarreneko 25 enpresa eta erakundek diploma eta agiria jaso zuten atzo arrataldean Getariako Balentziaga Museoan burutu zen ekitaldian.
Atzo diploma jaso zuten enpresa eta erakundeek duela bi urte ekin zioten Kalitate Programa garatzeari. Programaren helburua da enpresen antolakuntza, barne kudeaketa eta bezeroen asebetetze maila hobetzea. Lau urteko iraupena du programak eta Eusko Jaurlaritza da arduraduna, Euskalit erakundearen bitartez. DEBEGESA arduratzen da, baina, programa kudeatzeaz eta programan parte hartzen duten eskualdeko enpresa eta erakundeekin harreman zuzena izateaz eta aholkulari lana egiteaz. Atzoko ekitaldian Maria Luisa Araujo, Turespañako Idazkari Nagusiak, Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendariak banatu zituzten diplomak. Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin Programa, Kalitate Turistikoaren “Q” ziurtagiriarekin batera, turismoaren kalitatea bermatzeko Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez Eusko Jaurlaritzak abiatu duen estrategiaren baitan kokatzen da, euskal turismo-establezimenduak euren zerbitzuen kalitatea hobetzearen garrantziaz jabetu daitezen. Guztira atzo Euskadi osoko 326 enpresa turistikok jaso zuten Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren ziurtagiria. Talde berria osatzeko deialdia Eskualdeko enpresatan lortutako emaitza onak ikusita, Debegesak deialdi berri bat egingo du laster, zerbitzuen kalitatean sakontzeko lanean hasi nahi duten enpresa turistikoei (jatetxe, ostatu, taberna, enpresa turistiko, museo eta oro har sektore turistikoarekin harremana duten enpresak) zuzenduta. Informazio gehiago jaso nahi duenak edota programan parte hartu nahi duenak, Debegesara dei dezake, 943820110 telefonora (Beatriz). Ziurtagiria jaso duten enpresa eta erakundeak:
  • ZUMARDI PENTSIOA /PENSIÓN ZUMARDI (DEBA)
  • URGAIN JATETXEA/ RESTAURANTE URGAIN(DEBA)
  • DEBAKO TURISMO BULEGOA /OFICINA DE TURISMO DE DEBA
  • LASTURKO ATERPETXEA /ALBERGUE DE LASTUR (ITZIAR-DEBA)
  • ZELAIETABERRI LANDATURISMOA / CASA RURAL ZELAIETABERRI (ITZIAR-DEBA)
  • ZUBELTZU-TORRE NEKAZALTURISMOA/ AGROTURISMO ZUBELTZU TORRE (ITZIAR-DEBA)
  • GOIKOLA NEKAZALTURISMOA/ AGROTURISMO GOIKOLA(ITZIAR-DEBA)
  • ITXASPE APARTAMENTUAK /APARTAMENTOS ITXASPE (ITZIAR-DEBA)
  • SAKA NEKAZALTURISMOA /AGROTURISMO SAKA (ITZIAR-DEBA)
  • ITXASPE KANPINA /CAMPING ITXASPE (ITZIAR-DEBA)
  • ANCON NAUTIKA / NAUTICA ANCON(ERMUA)
  • MELIDA OSTATUA/ PENSIÓN MELIDA (ERMUA)
  • LONGA NAGUSI NEKAZALTURISMOA/ AGROTURISMO LONGA NAGUSI (MALLABIA)
  • ZELAI LANDAETXEA /CASA RURAL ZELAI (MALLABIA)
  • TXARRIDUNA HOTELA / HOTEL TXARRIDUNA (ELGOIBAR)
  • DEBAVENTURA AGAITI (ITZIAR-DEBA)
  • KRABELIN HOTELA /HOTEL KRABELIN (EIBAR)
  • ZUMALABE HOTELA /HOTEL (MUTRIKU)
  • NAUTILUS MUTRIKUKO IKASGUNE GEOLOGIKOA / CENTRO DE INTERPRETACIÓN NAUTILUS (MUTRIKU)
  • MUTRIKUKO TURISMO BULEGOA/ OFICINA TURISMO MUTRIKU
  • ARBE HOTELA/ HOTEL ARBE (MUTRIKU)
  • ARRIOLA –TXIKI NEKAZALTURISMOA / AGROTURISMO ARRIOLA TXIKI (DEBA)
  • DONIBANE NEKAZALTURISMOA / AGROTURISMO DONIBANE (DEBA)
  • TXINDURRI ITURRI NEKAZALTURISMOA /AGROTURISMO TXINDURRI-ITURRI (DEBA)
  • ELEIZONDO LANDAETXEA/ CASA RURAL ELEIZONDO (DEBA)
Kalitate turistikoaren konpromisoaren diploma jaso dute Debabarreneko 25 enpresa eta erakundek