Arrateko Igoeraren XXXVII edizioa

2008/07/15
Espezialitateko gidaririk onenak Eibarko bihurgunetan bilduko dira, uztailaren 25 eta 27 bitartean. Froga gainera, Espainiako Txapelketarako puntuagarria izango da lehen aldiz. Bestalde, bertan erabakiko da Euskadi eta Gipuzkoa mailako lehiaketako onenak nortzuk diren. Guzti hau kontutan izanda, asteburu bikaina espero da.

Txapelketa bi egunetan ospatuko da, bi karrera desberdinekin. Lehena, Chevrolet fasea, larunbatean izango da, arratsaldez. Eguerdiko ordu bitan hasiko dira entrenamendu libreak, ondoren prestaketa tanda ofizialak izango dira Arraten eta lasterketa arratsaldeko 5etan hasiko da.

Bigarren egunean, Hyundai fasea ospatuko da, goizeko 12tan hasiko da lasterketa eta sari banaketa, berriz, Unzagan egingo da eguerdiko ordu biak inguruan.

Lasterketaren inguruko informazioa jaso nahi baduzu, sartu Escuderia Eibar webgunean.

Debabarrena Turismo lasterketa honen babeslea da aurtengo edizioan, besteak beste, gerturatzen diren artean eskualdean asteburu bat zozketatuko du. Gainera, asteburu guztian zehar, eskualdeko informazio turistikoa eskeintzeko stand bat jarriko du.