Mendi Ibilbideen bilduma berriz ere eskuragarri.

2007/04/25
Mendi Ibilbideen bilduma berriz ere eskuragarri.
Lehenengo edizioa arrakasta handiarekin agortu eta gero, beste bi ibilbide berri gehitu dira bilduma honetara.

Debegesak, Debabarreneko mendi ibilbideen bilduma kaleratu du berriz. Lehenengo edizioa arrakasta handiarekin agortu eta gero, beste bi ibilbide berri gehitu dira bilduma honetara. Elgoibarko Itzulia (PR Gi 157) eta Sallobenteko Sekretuak (PR Gi 156), biak elgoibarko lurretan zehar.

Sei euroren truke, Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoetan eta Debegesan, egongo dira salgai. Ibilbideen azalpenak, mapak eta beste informazio erabilgarri batzuk jasotzen dituen karpetatxoan, 14 eskuorri aurki daitezke, bat ibilbide bakoitzeko.

Epe laburrean, Debabarreneko Mendi Ibilbideen Sarea, mapa bakar batean kaleratuko da. PR guztiak, beraien arteko loturak, Santiagoko bidea eta gure eskualdea gurutzatzen duten GRak barne.

Informazio gehiago jaso nahi duenak Debegesara dei dezake 943820110 telefonora.