Gabonak 2005eko Artisau Azoka

2005/12/20
Gabonak 2005eko Artisau Azoka
Eibarko artisau talde bat urtean zehar etenik gabe lanean aritu ondoren, ekimen soziokultural interesgarri bat sortu dute. Lanaren emaitzetako bat abenduaren 22tik 2006ko urtarrilaren 5era Bizikleta Plazan ("El Corte Inglés" gainean) ospatuko den ARTISAU AZOKA izango dugu.

Gabonetako Artisau Azokarako 10X15 metro azalerako "karpa" eskuratu dute, berogailu eta musikaz gozatzeko aukera izango delarik. Hamabi artisauk osatutako taldea izango dugu; zazpi eibartar eta gainuntzekoak, Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorritakoak.

Ekimen honek helburu bikoitza duela aipatu beharra dago. Alde batetik Komertzioari lotutako helburua dugu eta bestetik Eibarko udalaren laguntzari esker eta azokaren kanpoaldean prestatutako eszenatokiaren laguntzarekin, era guztietako ekitaldiak ikusteko aukera izango dugu (musika, umeentzako tailerra, artisauen erakustaldiak…).

Beraz, talde honek ilusio handiz antolatutako ekimen honetan parte hartzen duten guztiek, giro ezinhobean, aukera aparta izango dute artisau hauek mimo eta maitasun osos sortutako produktuak erosi eta antolatuko dituzten tailer txikietan parte hartzeko.