DEBABARRENEKO IV. TURISMO JARDUNALDIAK

2005/10/18
DEBABARRENEKO IV. TURISMO JARDUNALDIAK
Urriaren 25 eta 26an Deban izango dira DEBEGESAK (Debabarreneko garapen ekonomikorako agentzia) antolatzen dituen Turismo Jardunaldiak. Oraingo honetan “Aisialdi aktiboa, turismo toki eta enpresentzako aukera” izenburupean burutuko diren jardunaldietan, Turismo aktiboa eta kirolaren inguruan murgiltzen diren zenbait adituk parte hartuko dute.

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaK, DEBEGESAK, “Aisialdi aktiboa, turismo toki eta enpresentzako aukera” lelopean antolatu dituen Debabarreneko IV. Turismo Jardunaldiak, urriaren 25 eta 26an ospatuko dira Kresala Talasoterapia Hotelean.

Aurtengo egitarauan aisialdi aktiboa eta bereziki elkar harremanetan dauden turismo, aisia eta kirolaren inguruko gaiak aurkituko ditugu. Helburua, aisialdi aktiboaren eta kirol turismoaren kontzeptuaren definizioa eta hauek osatzen duten osagaiak identifikatzea da. Azken finean bertan, merkatu turistikoan duten aukerak, gainontzeko erkidegoetan aurrera eramandako esperientziak, eremu publiko zein pribatuetan, eta produktu turistikoaren komertzializazioaren inguruan arituko gara.

Jardunaldietan, E.A.Ean eta Estatu mailan adituak eta ezagunak diren hizlariak hitzaldi eta mahai inguruetan parte hartuko dute. Gaiak aukeratzeko orduan gure inguruko errealitate turistikoa , sektore turistikoaren garapen eta eskaera, eta merkatu turistikoaren joera berriak kontuan izan dira.

Urriak 25 asteartea,hasiera ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailaren Sailburuordea, Koro Garmendia; Debako alkatea, Jesús María Agirrezabala; Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko Turismo zuzendari nagusia, Ángel Irastorza; eta Debegesako presidentea, Oscar Gabilondo izango dira. Lehenengo egunean Kirol Turismoa izango da irizpide eta hilak 26an, Turismo aktiboa eta abenturazko kirolak hartuko dute lekukoa.

1999urtean “Turismoa eta Garapena: Toki Turistikoen antolaketa eta kudeaketa” izenburupean eman zitzaien hasiera Debabarreneko I Turismo Jardunaldiei. Esperientzia horren ondorioz, jarraipen baten beharra ikusteaz gain dinamizazio turisrikoan eragina izan zezakeen sektorearen proposamenei erantzuteko nahia somatu zen.

Jardunaldi hauek, jarduera turistikoarekin zerikusia dutenentzat, (arlo pribatu zein publikoa) hausnarketarako, elkar trukaketarako eta eztabaidarako topa-gune bihurtu dira. Gaur egun bi urtetik behin burutzen diren eztabaida-leku hauek Euskal Herriko sektore turisrikoarentzat erreferentzi puntu bilakatu dira.

Ohikoa bihurtzen ari diren Debabarreneko Turismo Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Industri, Merkataritza eta Turismo saila eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde harremanak eta Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako sailen laguntza eta babesa dute.

Jardunaldien inguruko informazio eta izenemateko aukera ondorengo helbidetan izango duzu: debabarrenaturismo@beinke.org; tel:94518178 eta www.debabarrenaturismo.com

Jardunaldien egitaraua hemen

Jardunaldietan partehartzeko inprimakia (bi hizkuntzetan) hemen