Eibarko “Argazkilaritza Maiatzean 2005”eko III.edizioa martxan.

2005/05/04
Eibarko “Argazkilaritza Maiatzean 2005”eko III.edizioa martxan.
Argazkilaritza Maiatzean 2005”eko aurtengo edizioak sei erakusketek, jardunaldi bat eta argazki rally batek osatzen dute. Jardunaldia Maiatzaren 21ean egun osoan zehar izango da eta “Argazki Digitalerako Hastapena” izenburupen arituko dira. Argazki Rallyak bestalde Maiatzaren 29ean izango du bere hitzordua.

Eibarko jardunaldi hauek, Eibarko Udalak lagundurik, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen ditu. Aurtengoa III.edizioan Portaleako kultur etxean, Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan, Eibarko Klub Deportiboan eta El Ambigú kafetegian 17 egilek parte hartzen duten sei erakusketez gozatzeko aukera izango dugu.

Erakusketaz gain Maiatzak 21ean egun osoan zehar(goizez 9:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 18:30etara) iraungo duen “Argazki Digitalerako Hastapenak” jardunaldiak hartuko du lekukoa. Jardunaldia Argi-Arteko Yolanda López de Herediaren eta Fernando Blancoren zuzendaritzapean burutuko da eta bertan parte hartu nahi duenak ez dute ez sarrerarik ordain behar ezta aldez aurretik izena eman beharrik.

Argazkilaritzaren inguruko hilabete honen itxiera ekitaldia Maiatzaren 29an ospatuko den argazki Rallyak emango dio.

Informazio gehiagorako hemen