Open Internacional MutriSport 04

2004/07/09
Open Internacional MutriSport  04
Mutrikuko Motonautika kluba eta jarduera honen sustatzaile den “Trikun Eventos” enpresak Uztailak 17,18ko astebukaeran Open MutriSport 04 ekitaldia antolatu dute (6.edizioa). Bertara urbiltzen zareten guztiek zirkuitu itxiko abiadura lasterketen modalidade ezberdinaz gozatzeko aukera izango duzue.

MutriSport 04 Open Internazionala zirkuitu itxiko abiadura lasterketen modalidadean sartuko genuke. Era honetan Mutrikuko itsas portuaren barnekaldean “Indoor Paris Bercy” frogaren moduko ikuskizun espektakularra eskeiniko da Uztailaren 17 eta 18 bitarteko astebukaeran.

Ohore bat da Mutrikuko Motonautika eta oro har Euskal Herri osoarentzat ekitaldi honetan parte hartuko duten partaideen presentzia. Bertan Espainiako ,Frantziako , Europako eta Munduko txapeldunak parte hartuko bait dute. Hau gutxi balitz, Europako lasterketa batzorde preziatuenak izango ditugu gure artean; Yves Vanheers, Estibaliz Amatriain eta Jose Miguel Martinez “Pacutos”. Beraz, guzti honekin arrakasta bermatua dagoenez, espektakulu ikusgarri honetarako gonbitea luzatzen dizuegu.

Programazio zabalaren berri jakiteko clip egin hemen. (114 kb .pdf)

Informazio gehiago:
Xabi Basterretxea.
e-mail: mkmke@euskalnet.net.
Teléf.: 605 772 268