Sanjuanak Eibarren

2004/06/22
Eibarko San Juanetako Programa aurten, oroitzapenezko ekitaldi bereziz beteta datorkigu. Usakumeekin Tiroketa Txapelketa Nagusia, Astelenaren 100. Urtemuga ospatzeko Pelota Partidu Nagusia, XI. Marmitako Txapelketa eta Ignacio Zuloagaren Omenez Zezenketa Eibarko Zezen Plazan.

2004a oroitzapen garrantzitsuen urtea da Eibarren. San Juan jaiak ospatzen direla eta Eibarren historikoki hain garrantzitsuak izan diren bi gertaeren urteurrena ospatzen da, Lanbretta Motorren Fabrika eta Astelena Frontoiarena. Club Lambretta elkarteko eta Astelena Frontoiko ordezkariek irakurriko dute jaiei hasiera ematen dien pregoia. Oroitzapen hauei buruzko ekitaldi ugarik osatzen dute programa.

Aurten 50 urte bete dira Eibarren Lambretta Motorren Fabrika zabaldu zenetik. Ekitaldi ezberdinak izan dira ekaina guztian zehar, bereziki, Antonio Herreros idazlearen hitzaldi bat, motor zaharretan aditua eta, beste batzuen artean, "Lambretta, la eterna segundona" liburuaren egilea.

Ekainaren 24an Eibarko Astelena Frontoiak 100 urte betetzen ditu. Ekitaldi ugari antolatu dira ospatzeko, beste batzuen artean, Frontón Astelena: 1904-2004 buruzko erakusketa bat eta izen berdineko liburu baten aurkezpena.

Oso programa anitz eta atsegina aurten sanjuanetakoa, Usakumeekin Tiroketa Txapelketa Nagusia, Astelenaren 100. Urtemuga ospatzeko Pelota Partidu Nagusia, XI. Marmitako Txapelketa eta Ignacio Zuloagaren Omenez Zezenketa bezelako ekitaldi bereziekin.