Albisteak
- Geoparkea
- #egnweek2013
Europar Geoparkeen Astea 2013
Abian da Europar Geoparkeen Astearen III edizioa, Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geopagarapen elkarteak antolatuta (kide sortzaile dira Deba, Mutriku eta Zumaiako Udalak), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
- Geoloeguna
- Geoparkea
Datorren maiatzaren 11an Geoloeguna burutuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV-EHUk elkarrekin antolatutako irteera geologiko honek Geoparkearen historia geologikoa eta bertako altxor nagusiak ezagutzera emateko aukera eskainiko du.
- Turismoa
- Geoparkea
Bisita gidatuak Euskal Kostaldeko Geoparkean
Datorren asteburuko bisita gidatuen artean, bi esperientzia haurrei zuzenduta daude bereziki: “Flyscha haurrentzat” eta “Artzain Txikiak”.
- Elgoibar
- Dolmenen Ibilbidea
- Soraluze
- Bergara
Dolmenen Ibilbidea aurkeztu da
Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatuz eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Balio natural eta kultural handia duen ibilbidea da. Bertan, gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa.
- Geoparkea
Abian da Geoparkeko bisita gidatuen denboraldi berria
Geoparkeak aurtengo bisita gidatuen programa berria aurkeztu du gaur, bertako zein kanpotik etorritako bisitariei esperientzia eta bisita gidatu eskaintza zabal eta askotarikoa eskainiz.
- BEC
- Arantza Tapia
- Basquetour
Debabarreneko 41 enpresek jaso dute turismo-kalitateko ziurtagiria
Turismo sektorean diharduten Debabarreneko 41 enpresek jaso dute BECen, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren eskutik, kalitatearekin duten konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Azoka
- Berlin
- Geoparkea
- Turismoa
Euskal Kostaldeko Geoparkea, sari batekin itzuli da Berlingo Turismo Azokatik
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Donostia Turismok eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Berlingo ITB Turismo Azokan hartu dute parte egunotan, merkatu alemaniarrari eskaintza turistikoa aurkezteko. Azoka hau munduko azokarik garrantzitsuena da mundu mailan.
- Geoparkea
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana aurkeztu du
Lurraldeak duen ondare natural, geologiko eta kultural oparoa bisitariari gerturatzeko asmoz, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana burutu du, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan inplementatzeko (Deba, Mutriku eta Zumaia). Bisitariei transmititu beharreko mezu nagusiak ere jasotzen ditu dokumentuak.
- Geoparkea
- Mutriku
Euskal Kostaldeko Geoparkearen Interpretazio Plana aurkeztuko da datorren otsailaren 12an
- Talo Eguna
- Lastur
Talo Eguna Lasturren
Datorren igandean, otsailak 3, Talo Eguna ospatuko da Lasturren.
- Fitur
- Turismoa
Debabarreneko eskualdea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan
Nazioarteko Turismo Azokaren 33. edizioa urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean burutuko da Madrilen.
- Arbasoen Deia
- Ibilbidea
- Ekain
Burdinolen Ibilbidea eta Paleolitoko Ibilbidea, abenduko zubirako
“Arbasoen Deia” egitasmoaren baitan, abenduko zubirako bi hitzordu antolatu dira. Batetik, Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera izango da abenduaren 6an. Abenduaren 8an, aldiz, historiaurrea ezagutu eta milaka urtetako bidaia egiteko aukera paregabea eskainiko da, Paleolitoko Ibilbidean barrena.
Euskal Kostaldeko Geoparkea, Euskadiko turismo atarian bisita gehien jaso duten esperientzien buruan
“Flyscharen Ibilbidea” eta “Flyscha haurrentzat” esperientziak dira 2012ko uztaila eta iraila bitartean Euskadiko turismo atariak Interneten –www.turismo.euskadi.net- bisita eta orrialde bistaratu gehien izan dituztenak.
Debabarreneko 35 agente turistiko batu dira eskualdeko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Kluba eratzeko bileran
Debabarreneko eskualdean turismo gastronomikoa bultzatu asmoz, bilera egin zen atzo Debegesan turismoarekin eta gastronomiarekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzen dituzten eragile publiko nahiz pribatuekin. Eskualdeko 35 agente turistiko azaldu ziren bertara.
Debabarrenean turismoarekin eta gastronomiarekin zerikusia duten eragileekin bilera deitu du Debegesak azaroaren 7rako
Eskualdean turismo gastronomikoa modu egituratuan bultzatu asmoz, Debabarreneko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Kluba eratzeko helburuarekin, , bilera iragarri du Debegesa Garapen Agentziak azaroaren 7rako. Bertan parte hartu ahal izango dute Debabarreneko eskualdean turismoarekin eta gastronomiarekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzen dituzten eragile publiko nahiz pribatuek. Bilera Debegesan egingo da, 17:30ean.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu urrian astebururo eta jaiegunetan
Urrian, asteburuetan eta jaiegunetan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak askotariko jarduerak eta bisita gidatuak eskainiko dizkie bisitariei, besteak beste, itsas-irteerak, ondare artistiko-historikoa ezagutara emateko bisita kulturalak edota haurrei zuzendutako jarduera bereziak, “Artzain Txikiak” eta “Flyscha haurrentzat”. Informazio gehiago: www.geoparkea.com.
"Zure eskualdea gomendatu" jardunaldia, Debabarreneko sektore turistikoko profesionalei zuzenduta
Atzo, urriak 1, Debabarreneko sektore turistikoko erakunde eta profesionalak "Zure eskualdea gomendatu" izeneko trebakuntza jardunaldian hartuko dute parte, Debegesak eta Basquetour-ek antolatuta.
Burdinolen Ibilbidea, igandean
Arbasoen Deia egitasmoaren baitan, “Burdinolen Ibilbideak” Debabarreneko industria eta makina erremintaren kulturari buruz gehiago ezagutzea ahalbidetuko dio bisitariari. Hitzordua datorren igandean izango da, hilak 24, goizeko 10:00etan, Mendaroko tren geltokitik abiatuta.

