Musika dokumentalak Mutrikun

2017
Otsaila
1
Noiz:
2017/02/01 19:00
2017/03/03 21:00
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Mutrikuko Udalak antolatuta, Fermin Muguruzak gidoia idatzi eta zuzendutako Next music station dokumental sorta proiektatuko da Zabiel kultur etxean. Dokumental sorta horretako hiru proiektatuko dira Mutrikun, eguenero, 19:00etan. Herrialde arabarriarretako bederatzitan –Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudan– musikari buruzko dokumental sorta zuzentzeko enkargua jaso zuen Muguruzak Al Jazeera Documentary Channel katearen eskutik. Dokumentalek, hain zuzen ere, arabiar munduko errelitatea jasotzen dute ordu eta erdi pasako denboran, musika ardatz hartuta. Mutrikun sortaren lehen hiru kapituluak ikusi ahal izango dira, honako egunetan: bihar [otsailak 2], Next music station I. Egypt, 2011; otsailaren 9an, Next music station II. Kuwait/Yemen/Bahrain, 2011 eta otsailaren 16an, Next music station III. Lebanon, 2011.