Hemen zaude: Hasiera Agenda 'Folkez Blai' musika lehiaketa, Ermuan

'Folkez Blai' musika lehiaketa, Ermuan

Debabarreneko herria folkaren egoitza izango da irailaren 8 eta 10 bitarteko asteburuan, non musika mota horretako hainbat taldek lehenengo saria eskuratzen saiatuko diren.
Noiz 2017/09/08 09:05
2017/09/10 23:55
Non Ermua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ermuko Udaleko kultur sailak Folkez Blai lehiaketa antolatu du beste behin. Guztira sei folk talde lehiatuko dira hamabigarren edizio honetan, irailaren 8tik 10era bitartean ospatuko dena herriko Orbe Cardenal plazan.

Egiaz, folk musikaren inguruko festa hau ostegunean, irailak 7, abiatuko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Foulareda tokiko taldeak eta Alboka soinujoleen musika eskolak egingo duten gaita-poteoaren eskutik.

Hurrengo egunean, ostirala, hilak 8, lehiaketa ofizialari ekingo zaio Ghost number & His tipsy gypsies eta Tik Tara gipuzkoarrekin. Larunbatean, irailaren 9an, Pontevedrako Obal eta Valentziako Innerlands taldeen txanda izango da. Igandean lehiaketa itxiko dute Huescako Mosicaires-ek eta A Coruñako Andres Penabad Band-ek.

Lehiaketa ofizialaz gain, asteburuan zehar bertaratzen direnek aukera aparta izango dute lehiaketatik at joko duten hainbat talde gonbidaturen emanaldiaz gozatzeko: Valladolideko Fetén Fetén, Doolin' frantziarrak eta Madrilgo Bruna Sonora, iazko Folkez Blai edizioko irabazleak.

Guztira 4.500 euro banatuko dira saritan: 3.000 euro irabazlearentzat, eta 1.500 bigarren postua eskuratzen duen taldearentzat. Gainera, finalean sartzen diren musikariek 400 euro jasoko dituzte Ermuan jotzeko egindako bidaiaren ordainetan.

XII. Folkez Blai jaialdiaren egitaraua honakoa da:

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…