
28/05/2009 - 14:58
Mutrikuko herria Euskal Erromeriaren antolaketan buru belarri dabil, antzinako euskal ezkontza bat errepresentatzeko. Hitzordua maiatzak 30, larunbata izango da.
Mutrikun Euskal Erromeria ospatuko da datorren larunbatean. Antzinako euskal ezkontza bat errepresentatuko da egun horretan eta ikuskizuna ziurtatuta dago. Ekitaldia maiatzak 30, larunbata izango da eta egun guztian zehar luzatuko da, euskal giro aparta sortuaz.
Ekimen honetan herriko talde desberdinek parte hartuko dute, txistulari taldeak, dantza-taldeak eta antzerki taldeak, besteak beste. Guztira ia 160 herritarrek parte hartuko dute Euskal Erromerian.
Egitaraua
10:00etan EZKONDEIA sirena hotses portuan
Dultzaineroak herria alaitzen
11:00etan EZKONTIDEEN KALEJIRA
12:30etan EZKONTZA Goiko Plazan ( taloa eta txotx)
18:30etan ERROMERIA San Miguel futbol zelaian.